EDUKIAK EUSKARAZ EMITITU DITZALA ESKATZEN DIOGU NETFLIX-I

EDUKIAK EUSKARAZ EMITITU DITZALA ESKATZEN DIOGU NETFLIX-I
Por qué es importante esta petición

2012-2016 urteetan iritsi zen Netflix estatu espainiar eta frantziarrera; gaur egunean, munduko internet bidezko telebista hornitzaile handiera dena. Euskara, eta, plataforma honen kontsumitzaile potentzial diren 800.000 euskal hiztunak kontuan hartu gabe iritsi ere.
Netflix gazteleraz eta ingelesez osaturiko serie eta filmen katalogo batekin atera zen, estatu espainiarreko ikus-entzunezko merkatura, hasiera hasieratik; merkatu frantziarrera, era bertsuan: serie eta filmak frantsesez eta ingelesez eskainita.
Beste hizkuntza gutxitu batzuetako norbanako, kolektibo eta eragileek Netfix-i euren hizkuntzan eskaintzeko egindako eskaerei honako hau izan da enpresatik emandako erantzuna: benetan eskaria balego eskainiko lituzketela edukiak hizkuntza gutxituan.
Hortaz, idatzi honi ematen diogun atxikimenduaren bidez, Netflix-i zera adierazi nahi diogu: euskal hiztunok plataformako ikus-entzunezko eduki denak euskaraz jaso nahi ditugula.
Destinatarios de la petición
- Netflix
- Reed Hastings
- Marc Randolph
- Eusko Jaurlaritza
- Hizkuntza Eskubideen Behatokia