Petición cerrada

Zaldibiako eraldaketa gunea martxan!

Esta petición ha conseguido 578 firmas


https://www.youtube.com/watch?v=DvjkapBJ8Qc&feature=youtu.be

(El texto en castellano está más abajo)

Zaldibiako eraldatze gunea.

Gipuzkoan bagara hamaika baserritar, gazte eta hain gazte ez garenak, ingurua errespetatuz bertan ekoizten eta saltzen jarraitu nahi dugunak.

Bide industrialari heldu gabe, lurrari lotutako elikagaiak sortzen ditugu, sasoian sasoikoak, eta ahalik eta ekologikoenak. Denon osasuna, bertako ekonomia, paisaia, lurra eta oro har natura zainduz gure bizimodua aurrera atera nahi dugu.

Horretarako herritarrekiko tratu eta harreman zuzenak beharrezkoak ditugu. Kalitatezko elikagaiak eskaintzea eta trukean prezio duina eskuratzea da helburua.

Baserri txikietan diru laguntzak mugatuak izaten dira eta bizirauteko efizientzia, dibertsifikazioa, transformazioa edo/eta salmenta zuzena ezinbesteko ildoak dira.

Horrela bideragarritasuna, burujabetza zein duintasuna lortzen ditugu eta lanpostu berriak sortzeko aukera ere zabaltzen dugu.

Ikuspegi honetatik Zaldibian eraiki den transformazio gunearen aukera oso interesgarria da baserritarrontzat, nork bere ekoizpena transformatzeko aukera ematen du salmenta zuzenari ekiteko: kontserbak, esnekiak, eztia, zukuak,... Gune kolektiboa da eta errentagarritasun hobetzeko irtenbide berriak zabaltzen ditu: dibertsifikazioa, transformazioa, salmenta zuzena, gazteen instalazioak inbertsio txikiagoak eginez, frogak egitea eta formaziorako aukerak, ...

Zaldibiako Goizaneko transformazio gunea prest dago, azpiegiturak eta makinaria prest daude, martxan jartzea besterik ez da falta. Horregatik agerraldi/idatzi honen bidez eskaera zehatz bat egin nahi diegu instituzioei:

·         Prest dagoen transformazio gunea martxan jartzea

·         Hitzartuta dagoen bezala, dinamizazio eta kudeaketa lanentzako pertsona bat kontratatzea

·         Gardentasuna eta zuzentasuna bermatze aldera kudeaketa ahalik eta publikoena bermatzea

Gune hau Gipuzkoa osoari zerbitzua eskaintzeko sortua da eta proiektu erreferentzial bihurtu daiteke Gipuzkoako gainontzeko eskualdeentzat. Dagoeneko herrialde osoan badaude baserritar asko interesaturik, gu horren adibidea gara, Zaldibiako gunea noiz zabalduko zain.

Herritarron zein baserritarron atxikimendua eskatzera gatoz, kalitatezko elikadura ez baita baserritarron ardura bakarrik, denon ardura baizik. Sistema bidezkoagoa eraikitzen joatea denon mesederako izango da: herritarrak, baserritarrak eta ama lurrarentzat.

Hau denagatik, idatzi/agerraldi honen bidez Zaldibiako transformazio gunea martxan jartzeko zure babesa eskatzen dugu. Sinadura eta atxikimendua.

 

 

Centro de transformación de Zaldibia en marcha.

En Gipuzkoa somos muchos y muchas las baserritarras, jovenes y no tan jovenes, que respetando nuestro entorno queremos seguir produciendo y vendiendo aquí nuestros alimentos. 

Sin tomar la vía industrial, producimos alimentos ligados a la tierra, de temporada y lo mas ecológicos posible. Queremos sacar nuestra forma de vida adelante cuidando la salud de todos y todas, nuestra economía, el paisaje, la tierra y la naturaleza en general. 

Para eso necesitamos que el trato con las personas que van a consumir los alimentos sea lo mas directa posible. El objetivo es ofrecer alimentos de calidad y a cambio recibir un precio digno.

En los caseríos pequeños las ayudas son limitadas y para mantener nuestra forma de vida, la eficiencia, la diversificación, la transformazción y/o la venta directa  de nuestros productos son indispensables.

De esta manera conseguimos rentabilidad, autonomía y dignidad en nuestro trabajo, de manera que además damos pie a la creación de otros puestos de trabajo.

Desde este punto de vista, el centro de transformación construido en Zaldibia es una oportunidad muy interesante, nos da opción de transformar nuestra producción para luego poder venderla directamente: conservas, lácteos, miel, zumos,... Es un centro colectivo y abre nuevos caminos para poder mejorar la rentabilidad: diversificación, transformación, venta directa, instalación de jóvenes con menores inversiones, realización de pruebas y posibilidades para la formación,...

 El centro de transformación de Zaldibia esta preparado, las infraestructuras y la maquinaria están preparadas, solo falta ponerlo en marcha. Por eso, a traves de esta manifiesto queremos hacerles llegar a las instituciones una clara solicitud:

·         La puesta en marcha el centro de transformación que está totalmente preparado.

·         La contratación, como así está acordado, de una persona para que realice las labores de dinamización y gestión de la planta.

·         En aras a garantizar la trasparencia y el buen funcionamiento, garantizar una gestión lo más publica posible.

Este centro ha sido planteado para dar servicio a toda Gipuzkoa y puede convertirse en referencia para todas las comarcas. Por el momento ya hay muchos baserritarras interesados y esperando a que se ponga en marcha, nosotros y nosotras somos un ejemplo de ello.

 Queremos solicitar la adhesion a esta solicitud a todo el mundo porque una alimentación de calidad no es sólamente resposabilidad de los baserritarras y construir un sistema mas justo será benficioso para todos y todas, y para la madre tierra.

Por todo esto, solicitamos tu apoyo para poner en marcha el centro de transformación de Zaldibia. Tu firma y adhesión.



Hoy: Eraldaketa gunea martxan cuenta con tu ayuda

Eraldaketa gunea martxan Goizane Zaldibi necesita tu ayuda con esta petición «Zaldibiako eraldaketa gunea martxan!». Únete a Eraldaketa gunea martxan y 577 personas que ya han firmado.