STOP AU PROJET LARRUN 2020

0 a signé. Allez jusqu'à 5 000 !


                              SAR HITZA/  INTRODUCTION

2017ko ekaineko prentsaurrekoan, Larrun 2020 proiektua aurkeztua izan da. Proiektua justifikatu dute materiala eta tokiaren segurtasuna hobetzeko, bai eta mugimendu urriko jendeen harrera hobetzeko ere, normetan ezartzeko beharra azpimarratuz.

Alta, departamenduko kontseiluko 2015/02/12ko dokumentua lekuko, Pirinio Atlantikoko departamenduak eta EPSAk (Goratasunean diren estazioen egitura publikoak) bertze zerbait dute asmotan: argiki erakusten digu trein ttikiak azken urteetan duen frekantazioaren geldotzeaz kezkaturik dutela proiektu hau abiarazi, toki turistikoa garatzeko helburuarekin.

 Segurtasuna, irisgarritasuna, materialen eta trein bidearen berrikuntzarako aurreikusiak diren lanek, ez dute bidaiari kopurua emendatzeko proiektu baten aitzakia izan behar. Oinezkoentzat gune bat San Iñazioko lepoan bigarren mailako bidea desbideratuz, aparkaleku baten gehitzea, bi trein gehiagoren sartzea (ondorioz, bisitari kopuruaren emendatzea), eta horrekin batean, kaskoaren desitxuratzea segituz, zaldain bat eraikiz eta atrakzio parke bat sortuz.
Amets saltzaile hauek, bisitarieri hitzemaiten duten gaineko bista ikaragarria segurtatzeko, edozoin eguraldi eginik ere, gaineko bista ikusteko aukera eskaintzen duen “errealitate birtualeko” programa bat abiatuko dute, zerga kanpo 466 000€ko kostua duena, jadanik Akitaniako eskualdeak partez finantzatua duena. Ikus 2017/04/29ko dokumentua.

 Toki babestua eta Natura 2000 izendatua den ingurumen horretan, holako proiektu baten asmoak salatzeko, “Larrun ez hunki”, “Larrun Patrimoine commun” eta “CADE Mendia”-ren inguruan bilduak garen hainbat elkarte eta herritar altxatu gara. 

          ~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~

Lors de la conférence de presse de présentation de Larrun 2020 le 6 juin 2017, le projet fut justifié par la «nécessité d’une importante révision» tant sur le plan technique que sécuritaire du matériel et par l’amélioration et la mise aux normes en direction des personnes à mobilité réduite.

Pourtant, si l’on en juge par le document du conseil PA du 12/02/2015, le Conseil Départemental des PA, en partenariat avec l’EPSA (Établissement public des stations d’altitude), semble plutôt préoccupé par «la stagnation de la fréquentation du petit train», d’où l’initiative de ce projet, dans le but de développer le site touristique.

De fait, les travaux nécessaires à la mise en sécurité, à l’amélioration de l’accessibilité, à la modernisation du matériel et des voies ne doivent pas être le prétexte à une «extension de capacité» et à la poursuite de la défiguration du plateau sommital (document du 29/06/2017). En ce qui concerne le site de la gare de départ, transformé en espace piétonnier, la création d’un parking supplémentaire nécessitant la déviation de la départementale actuelle, puis le rajout de 2 trains supplémentaires (donc augmentation de la fréquentation et du flux touristique au sommet) et enfin, l’arrivée sur une passerelle et sa vue panoramique exceptionnelle : tout concorde à transformer la montagne mythique des basques en un succédané de parc d’attractions. En effet, l’un des objectifs assignés au maître d’ouvrage est de tenir la promesse faite au touriste d’un «panorama garanti quel que soit le temps», et cela passera par la réalisation d’un programme de réalité augmentée au sommet, d’un montant estimé à 466 000 € HT, d’ores et déjà financé en partie par la Région (voir Doc du 29/04/2017).

De nombreux citoyens, regroupés au sein des collectifs Larrun Ez Hunki, Larrun Patrimoine commun et du Cade Montagne continuent à se mobiliser afin de dénoncer le projet situé dans un environnement exceptionnel, protégé au titre de la réglementation des sites classés et de Natura 2000.

                   Ondoko eskaria izenpetzea proposatzen dizuegu,

            Amalurraren deiadarra herritarrek oihartzun bilaka dezagun!

                             Signez la pétition jointe afin que

                   la mobilisation citoyenne soit à la hauteur de l’enjeu !

                                          ESKARIA / PETITION

 2017ko ekainaren 29an, n°04-003 deliberoa bozkatuz Departamenduko Kontseiluak « LA RHUNE 2020 » proiektua onartu du. Proiektu horrek 43.080.000 euroko aurekontua du.

Eskatzen dut (dugu)Proiektua berrikusia izan dadin eta proiektu berria hiru printzipio hauetan oinarritu dadin:


1. Aurreikuspenak, segurtasuna bermatzeko behar diren hobekuntzetan, jende guziak hein berdinean errezibitzeko moldaketetan eta muntaduren iraupena ziurtatzeko lanetan soilik izan diten.

2. Larrun mendia gehiago desitsuratu eta izadia kaltetuko duen eraikuntzarik ez dadin aurreikusi

3. Jende gehiago ekar lezakeen baliabiderik ez dadin aurreikusi.

         ~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~

Dans sa délibération n° 04-003 du 29 juin 2017, le conseil départemental a décidé d’approuver le programme LA RHUNE 2020, avec un projet d’un coût prévisionnel de 43.080.000 Euros T TC.

Je (nous) demande (demandons) Que le projet soit revu et que le nouveau projet respecte ces trois principes :


1. Que les travaux soient prévus au strict nécessaire en vue de l’amélioration de la sécurité et de l’accessibilité, et pour assurer la durabilité des équipements.


2. Qu’aucune construction qui pourrait porter atteinte à la nature et au paysage ne soit prévue.

3. Qu’aucun moyen supplémentaire permettant l’augmentation de la fréquentation ne soit prévu.

 

 

 



LARRUN compte sur vous aujourd'hui

LARRUN EZ HUNKI a besoin de votre aide pour sa pétition “LARRUN EZ HUNKI - STOP AU PROJET LARRUN 2020”. Rejoignez LARRUN et 3 212 signataires.