Instituzio publikoetan euskaraz bizi nahi dugulako, sinatu hizkuntza-eskubideen alde!

0 personas firmaron. ¡Ayuda a conseguir 1,000!


Legeek duela urte asko euskaraz bizi ahal izateko eskubidea ematen badigute ere, gaur egun Aiaraldean ezin dugu euskaraz bizi instituzio publikoetan: politikari guztiek ez dakitelako euskaraz, udal langile guztiek ez dakitelako euskaraz, udal komunikazioak ez daudelako beti euskaraz, batzar eta hitzaldiak erderaz egiten direlako ia beti, ez dagoelako baliabide nahikorik euskara normalizatzeko...

Udal hauteskunde kanpaina honekin alderdiei haien programa-politikoetan euskararen normalizaziorako konpromisoak hartu ditzaten eskatzen diegu, ezinbestekoa baita gaia mahai gainean jartzea gure hizkuntza-eskubideak urratzeari uzteko.

Alderdiei egindako eskaera nagusiak hurrengoak dira: 

  • Hautagai euskaradunak aurkeztea zerrendetan, eta hau posible ez izatekotan legealdian euskara ikasteko konpromisoa hartzea (euskaraz hitz egin edo ulertzen ez duen ordezkari politikoak ezingo baitu euskaradunak euskaraz hitz egiteko duen eskubidea bermatu, ez eta udaleko barne-funtzionamendua euskalduna izatea ahalbidetu).
  • Kanpaina euskaraz ere garatzea, euskara eta gaztelaniaren presentzia parekidea izanez euskarri eta hitzartze guztietan eta bisualki euskara lehenetsiz beti. 
  • Hauteskunde programetan legeetan oinarritutako 11 neurri zehatz hartzea, euskararen normalizaziorako bidea eginez.

Herritarrei, aldiz, hurrengoa eskatzen dizuegu: eskakizun hauen aldeko sinadura publikoa ematea, lortu ahal dugulako, ez garelako bigarren mailako herritarrak, eskubideak ditugulako, alkate, zinegotzi eta udaletxe euskaldunak nahi ditugulako...

SINATU GURE HIZKUNTZA ESKUBIDEEN ALDE!

BAI, WE CAN!

                          ---------------------------------------------

Aunque las leyes amparen  desde hace décadas nuestro derecho a vivir en euskera, todavía hoy esto no es posible en las instituciones públicas de Aiaraldea: porque todos los representantes políticos no saben euskera, porque todas las trabajadoras del ayuntamiento no saben euskera, porque las comunicaciones del ayuntamiento no están siempre en euskera, porque las reuniones y charlas se hacen casi siempre en castellano, porque no hay suficientes recursos para la normalización del euskera...

Con esta campaña que desarrollamos en en marco de las elecciones municipales pedimos a los partidos políticos de la comarca que recojan en sus programas políticos compromisos eficaces de cara normalizar el euskera en los ayuntamientos, porque es imprescindible poner este tema sobre la mesa si queremos que se dejen de vulnerar nuestros derechos lingüísticos.

Las peticiones que le hemos trasladado a los partidos son las siguientes:

  • Que las personas candidatas que componen las listas tengan un conocimiento mínimo del euskera. En caso de no poder ser así, solicitamos el compromiso para aprender euskera durante la legislatura (ya que quienes detentan una responsabilidad política sin ser capaces de hablar o entender el euskera no pueden garantizar el derecho de las personas euskaldunes a hablar en euskera, ni posibilitar el funcionamiento interno en euskera del Ayuntamiento).
  • Que la campaña se desarrolle también en euskera, garantizando la presencia paritaria de euskera y castellano en todos los actos y soportes de la campaña, priorizando el euskera.
  • Que adquieran en sus programas electorales 11 medidas concretas y eficaces para la normalización del euskera, basadas en las leyes actualmente vigentes.

A las ciudadanas y ciudadanos, en cambio, les pedimos lo siguiente: que firmen a favor de esta propuesta pública, porque podemos conseguirlo, porque no somos ciudadanas de segunda clase, porque tenemos derechos, porque queremos alcaldesas, concejales y ayuntamientos euskaldunes…

¡FIRMAD A FAVOR DE NUESTROS DERECHOS LINGÜÍSTICOS!

YES, WE CAN!