PESA AUTOBUSAK GASTEIZKO EHU-REN CAMPUSERA / AUTOBUSES PESA AL CAMPUS DE UPV/EHU EN GASTEIZ

0 have signed. Let’s get to 2,500!


Gipuzkoar askok erabiltzen dugu “MUGI/Lurraldebus” sistemako “PESA” konpainiaren autobus zerbitzua lanera eta ikastera Donostiatik Gasteizera joateko. Asko unibertsitatera joaten gara, beste batzuk Gasteizko erdiguneko beste puntu batzuetara.

Gasteizen ireki duten geltoki berriak gure azken helmugetatik oso urrun uzten gaitu eta bertara iristeko denbora nabarmen luzatzen digu. Bide hau lehendik ere nahiko luzea da eta luzapen gehigarri hau gure familia eta gure ikasketa edo lanak bateratzeko oztopo handia da.

Egoera hau konpontzeko, behean aipatutako aurrekariak kontuan hartu eta “MUGI/Lurraldebus” sistema kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiari (Mugikortasun Departamentuari) eskatzen diogu “PESA” konpainiako autobusak Gasteizen, autobus geltoki nagusitik kanpora (behintzat EHU-ren campusean) gera daitezen beharrezko pausuak emateko.

Aurrekariak:

1) ORAIN ARTE LAKUAN GELDIALDIA EGIN IZAN DUTE DONOSTIATIK GASTEIZERA ZIHOAZEN “PESA” KONPAINIAKO AUTOBUSEK gutxienez behin Donostiatik Gasteizera bidean eta beste behin Gasteiztik Donostiara bidean. Geltoki berria Lakuan bertan dagoenez, hemendik aurrera zerbitzu berezi honen beharrik ez dago, baina orain arte horrela izateak adierazten du autobus-geltoki nagusia ez den beste geraleku bat behintzat izatea posible dela “PESA”-rentzat.

2) DONOSTIATIK GASTEIZERA DOAZEN “PESA” AUTOBUSEK ZARAUTZEN GELDIALDIA EGITEN DUTE hala eskatu duen bidaiariren bat baldin badago. Gasteizen erdigunera, eta bereziki EHU-ra goazen bidaiariak Zarautzetik eta Zarautzerako bidaiariak baino gehiago gara kopuruz. Izatez, Zarautzetik eta Zarautzera bidaiatzen duten asko ere erdigunera eta EHU-ra goaz. Beraz, posible izan beharko luke hala eskatzen duten bidaiariak autobus geltoki nagusian utzi beharrean Gasteizko erdigunean edo unibertsitatean bertan uztea.

3) BILBO-GASTEIZ BIDEA EGITEN DUEN “LA UNION” AUTOBUS KONPAINIAK DAGOENEKO EGITEN DITU GASTEIZEN BESTE BI GELDIALDI AUTOBUS GELTOKIAZ GAIN, bata Gasteiz etorbidean eta bestea EHU-ren campusean. Ikusi “La Union” konpainiaren web gunean: http://www.autobuseslaunion.com/PDF/Bilbao-VitoriaInvierno.pdf

Beraz, goiko lehen bi puntuek garbi erakusten dutenez, “PESA” konpainiarentzat egingarria da Donostia-Gasteiz ibilbidean beste geldialdi bat edo gehiago egitea eta “La Union”-en ibilbideak erakusten du posible dela probintzi-arteko autobusentzat Gasteizen bertan ere geldialdi bat baino gehiago egitea. Beraz, “La Union”-ek Gasteizen geldialdi gehiago egin baditzake, “PESA”-k ere bai.

Gasteizera Gipuzkoatik goazenok ez dugu merezi Bizkaiatik doazenek baino eskubide gutxiago. Horregatik, goian aipatutako aurrekariak kontuan hartu eta MUGI/Lurraldebus sistema kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiari (Mugikortasun Departamentuari) eskatzen diogu “PESA” autobus konpainia Gasteizen, autobus geltoki nagusitik kanpora (behintzat EHU-ren campusean) gera dadin beharrezko pausuak emateko.

___________________________________________________

Muchos habitantes de Gipuzkoa usamos el servicio de autobuses de la compañía “PESA” dentro del sistema “MUGI/Lurraldebus” para ir a trabajar o estudiar desde Donostia a Gasteiz. Muchos vamos a la universidad, otros vamos a distintos puntos del centro de Gasteiz.

La nueva estación de autobuses que han abierto en Gasteiz nos deja muy lejos de nuestros destinos finales y nos incrementa de forma considerable el tiempo necesario para llegar. Este recorrido ya es bastante largo y el incremento adicional es un gran impedimento para poder compaginar nuestros estudios o trabajos con nuestra vida familiar.

Para solucionar esta situación, teniendo en cuenta los antecedentes mencionados abajo, solicitamos a la Diputación Foral de Gipuzkoa, quien gestiona el sistema “MUGI/Lurraldebus”, que tome las medidas necesarias para que los autobuses de la compañía “PESA” paren en Gasteiz fuera de la principal estación de autobuses (al menos en el campus de la UPV/EHU).

Antecedentes:

1) HASTA AHORA LOS AUTOBUSES DE LA COMPAÑÍA “PESA” CON RECORRIDO DONOSTIA-GASTEIZ HAN ESTADO PARANDO EN LAKUA al menos una vez en dirección Donostia-Gasteiz y otra vez en dirección Gasteiz-Donostia. Dado que la nueva estación se encuentra en Lakua, este servicio no va a ser necesario de aquí en adelante, pero el hecho de que fuese así hasta ahora demuestra que es posible para “PESA” hacer al menos una parada fuera de la principal estación de autobuses.

2) LOS AUTOBUSES “PESA” QUE VAN DE DONOSTIA A GASTEIZ HACEN PARADA EN ZARAUTZ siempre que haya algún viajero que lo solicite. Los viajeros que vamos al centro de Gasteiz, y especialmente los que vamos a la UPV/EHU, somos más numerosos que los que viajan desde y a Zarautz. De hecho, muchos de los que viajan desde y a Zarautz también van al centro de Gasteiz y a la UPV/EHU. Por lo tanto, debería ser posible dejar a los viajeros que así lo solicitasen en el centro de Gasteiz o en la misma universidad.

3) LA COMPAÑÍA DE AUTOBUSES “LA UNIÓN” QUE REALIZA EL TRAYECTO BILBAO-GASTEIZ YA REALIZA DOS PARADAS EN GASTEIZ ADEMÁS DE LA PRINCIPAL ESTACIÓN DE AUTOBUSES, una en la Avenida Gasteiz, y la otra en el campus de la UPV/EHU. Ver página web de la compañía “La Unión”:http://www.autobuseslaunion.com/PDF/Bilbao-VitoriaInvierno.pdf

Por lo tanto, los dos primeros puntos indicados arriba demuestran que es posible para la compañía “PESA” realizar una o más paradas adicionales en el trayecto Donostia-Gasteiz y el recorrido de “La Unión” demuestra que es posible para autobuses interprovinciales realizar más de una parada dentro de Gasteiz. Por lo tanto,  si “La Unión” puede hacer más paradas en Gasteiz, “PESA” también.

Los que vamos de Gipuzkoa a Gasteiz no merecemos menos derechos que los que van desde Vizcaya. Por eso, solicitamos a la Diputación Foral de Gipuzkoa, quien gestiona el sistema “MUGI/Lurraldebus”, que considere los antecedentes mencionados arriba y que tome las medidas necesarias para que los autobuses de la compañia “PESA” paren en Gasteiz fuera de la principal estación de autobuses (al menos en el campus de la UPV/EHU).

 



Today: Felix is counting on you

Felix Olasagasti needs your help with “Gipuzkoako Foru Aldundia: Mugikortasun Departamentua, gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus: PESA AUTOBUSAK GASTEIZKO EHU-REN CAMPUSERA / AUTOBUSES PESA AL CAMPUS DE UPV/EHU EN GASTEIZ”. Join Felix and 1,652 supporters today.