Petición cerrada

NO QUEREMOS QUE VUELVAN LAS CORRIDAS DE TOROS

Esta petición ha conseguido 15.234 firmas


Donostiako Udala: EZ DITUGU ZEZENKETAK BUELTATZEA NAHI
Ayuntamiento de Donostia: NO QUEREMOS QUE VUELVAN LAS CORRIDAS DE TOROS (castellano debajo)



Donostiarren iritzia kontutan izan gabe Ilunbe zezen plaza eraiki zutenetik 15 urte baino gehiago igaro dira. Urte hauetan zehar toreroek ia 700 zezen hil dituzte eta beste hainbat nobillo Aste Nagusian zehar eta bestelako jaialdietan. Zezen horietako bakoitzak guk dugun bizitzeko desio berdina zuen, aske izateko, mina ez sufritzeko eta estresa ez pairatzeko nahi bera. Baina zezenen eskubideak ez dute ezer ere balio batzuen aburuz, tradizioak eta gutxi batzuen aldaketarekiko beldurrak animalia sentikor batzuen eskubideen gainetik baitaude.
Zorionez zezen eta nobillo horien heriotza eta sufrimendua nahi ez dugun pertsonak askoz ere gehiago gara, hori azaldu zuen 1993 Gallup enpresak kaleratu zuen galdeketen emaitzek, Gipuzkoarren %72 zezenketekiko ez baitzuen interesik. Zer esan genezake hogei urte geroago?


Ilunbe zezen plazaren historia motzean


90. hamarkadan milaka gipuzkoar kalera atera ziren Ilunbe zezen plaza ez eraikitzeko, 14.000 sinadura bildu ziren eta Europako herrialde askotako ehundaka elkarteek gutunak bidali zizkioten Odon Elorza alkate ohiari zezen plaza geldiarazi zezan, berak erreferendum bat ospatuko zuela hitz eman zuen, baina ez zuen ezer ere egin.
Hori gutxi balitz lizentziarik gabe egin ziren eraikitze lanak, 224 zuhaitz bota legez kanpo, Warnerri doan eman zitzaion zineetako gunea, Nuevo Desarrollo de Anoetari nahieran eta ilegalki adjudikatu zitzaion Ilunberen kudeaketa, beranduago EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen bezala, eta kontratua amaitzearekin batera Donostiako Udaletxeak 21 milioi euroko kalte-ordaina eman behar zion NDAri klausula batean jartzen zuen bezala. 30 milioi euro baino gehiago kostatu zaigu donostiarrei gutxi batzuk erabiltzen duten zezen plaza mantentzeak.



Zer eskatzen dugu?


Hiria Antitaurino deklaratzeaz gain, praktika zaharkitu eta krudel hau gure hirian ez onartzea eskatzen diogu udala hartu berri duen gobernuari. Ez dago inongo arrazoirik gizakion antzera sufritu eta sentitzen duten animaliak erailtzeko, etikak etekin ekonomikoaren gainetik jokatu behar baitu. Gizakiak ez diren beste animalia guztiak guk bezala bizi nahi dutela, aske izan nahi dutela ulertu behar dugu eta hori aplikatu, gizarte bezala aurrera egiteko, gizarte justu eta parekideago bat sortzeko.


Alkate jauna eta udal gobernuari: ez ditugu zezenketarik nahi, ez Ilunben ez inon. Tortura ez da kultura.
————————————————————————————————————————————————————————————————

 

Han pasado más de 15 años desde que se construyó la plaza de toros de Ilunbe sin que se tuviera en cuenta la opinión de l@s Donostiarras. Durante estos años los toreros han matado 700 toros y otros tantos novillos durante la Semana Grande y otros festejos. Cada uno de esos toros y novillos tenía el mismo deseo que nosotr@s de vivir, de ser libre, de no sufrir dolor y de no padecer estrés. Pero los derechos de los toros no valen para nada para algun@s, porque las tradiciones y los miedos de un@s poc@s a cambiar están por encima de los derechos de unos animales sintientes.

Por suerte somos muchas más las personas que no queremos el sufrimiento y la muerte de los toros y novillos; eso es lo que mostró en 1993 el sondeo que realizó la empresa Gallup en la que el 72% de l@s guipuzcoanas no tenía interés en las corridas de toros. ¿Qué podríamos decir 30 años después?


Resúmen de la historia de Ilunbe


En los años 90 miles de guipuzcoan@s salieron a la calle para que la plaza de toros de Ilunbe no se construyera, se recogieron 14.000 firmas y cientos de asociaciones de toda Europa enviaron cartas al ex alcalde Odón Elorza para que detuviera la plaza de toros, él afirmó que realizaría un referéndum pero no hizo nada.
Por si esto fuera poco las obras se hicieron sin licencia, 224 árboles se talaron ilegalmente, a Warner se le cedieron gratuitamente los cines, a Nuevo Desarrollo de Anoeta se le adjudicó a dedo la gestión de Ilunbe, como más adelante dictaminaría el TSJPV, y con el final del contrato el Ayuntamiento tuvo que indemnizar a NDA con 21 millones de euros como ponía en una cláusula. A los y las donostiarras nos ha costado más de 30 millones de euros mantener una plaza de toros que utilizan un@s poc@s.


¿Qué reclamamos?


Además de que la ciudad se declare antitaurina, queremos que el recién entrado gobierno local no permita que esta anticuada y cruel practica se vuelva a repetir en nuestra ciudad. No hay ninguna razón que justifique el asesinato de individuos que sienten y sufren igual que nosotros, ya que la ética tiene que ser siempre más importante que la economía. Tenemos que comprender que los animales no humanos quieren seguir viviendo, igual que nosotros, y que quieren ser libres, igual que nosotros, y por lo tanto tenemos el deber de respetarles para avanzar hacia una sociedad mas justa e igualitaria.


Señor Alcalde y equipo de gobierno de Donostia: no queremos corridas de toros, ni en Ilunbe ni en ningún lado. La tortura no es cultura.



Hoy: Donostia Antitaurina Orain cuenta con tu ayuda

Donostia Antitaurina Orain necesita tu ayuda con esta petición «Ayuntamiento de San Sebastian, Alcalde Eneko Goia: NO QUEREMOS QUE VUELVAN LAS CORRIDAS DE TOROS». Únete a Donostia Antitaurina Orain y 15.233 personas que ya han firmado.