Petition Closed

Picassoren “Guernica” margoa Gernika-Lumon ikusgai egotea nahi dugu

“Guernica” margoa, inoiz gertatu behar izan ez zuen bonbardaketa negargarria gogorarazteko Pablo Picassok egindako maisu-lana, Madrileko Reina Sofia museoan dago ikusgai. Euskal herritarrek eta, bereziki, Gernika-Lumoko Udalak eta biztanleek, Bake eta Askatasunaren ikurtzat dute margo hori, euskal herriaren aurka egindako basatikeria gogorarazteko ikur iraunkortzat. Horregatik, margoa Gernika-Lumon egon behar izatea aldarrikatzen dute.

Aitzakia politiko mengelei erantzunez, aipatu desioa gauzatu nahi dugu Gernika-Lumoko Udal erakundetik. Horretarako, eskaera honi bide eman diogu, aldeko sinadurak Kultura Ministeritzan eta Reina Sofia Museoan aurkeztu eta erabaki okerra zuzen dezaten.

Mila esker zure atxikimenduagatik; eman zure kontaktuei honen berri, eurek ere ekimen honen aldeko sinadura eman dezaten.

GUZTIOK BATERA LORTUKO DUGU.

Eskaera sinatu

Versión castellano

English version

Version française

 

This petition was delivered to:
  • ESPAINIAKO KULTURA MINISTERITZARI ZUZENDUA
  • Museo Reína Sofía


    Ayuntamiento de Gernika-Lumo started this petition with a single signature, and now has 23,632 supporters. Start a petition today to change something you care about.