EPE SISTEMA SALATU NAHI DUGU!!! Gardentasun eza, subjektibitatea, gaitegi zaharkituak…

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 1.500!


BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLEEN OPOSIZIOAK

Aurtengo Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako EPE aldian jazotakoa ez dugu berria. Hainbat espezialitatetan plazak esleitu gabe geratu dira.

1337 plaza zeuden jokoan Bigarren Hezkuntzan eta  174 plaza Lanbide Heziketan. Milaka hautagai, berriz, lanpostu finko preziatuaren bila buru-belarri. Are esanguratsuagoa izan da ordea, oposizio-aldiko 2 faseetatik lehenengoan izandako suspentso kopuru handia eta ondorioz, 308 plaza hutsik gelditu dira Bigarren Hezkuntzan eta 41 plaza Lanbide Heziketan. Eskaintzen zirenen %25 inguru. Gaitegi luzeegien (68-78 gai, espezialitatearen arabera), azterketa amaigabe, zail eta zuzenketa zentzugabeen sarraskiaren emaitza gordina. Bakoitza bere gaian aditu izanik ere, unibertsitate ikasketak eta egindako masterrak horren lekuko, ezin azterketa teoriko-praktikoa gainditu. Sinestezina.

Sumindurik eta desengainaturik gaude datuak ikusita. Gure profesionaltasuna ezbaian jarri da, urteak lanean aritu ondoren, kontatu ezin diren orduak ikasten igaro ondoren. Guk ikasleekin praktikan jartzen ditugun metodologia berrien komunikaziorako gaitasuna, talde lanerako gaitasuna, oinarrizko konpetentziak,…(HEZIBERRI 2020) kontrakoa aplikatu dute gurekin. KONTRAESAN IZUGARRIA.

Dena dela, gainditu dutenak ere izan dira, eta horiek zoriondu nahi ditugu, bejon dagiela! Baina beste asko eta asko gure emaitzak ulertu ezinik gelditu gara, eta jakin nahiko genuke gainditu ez dugunok zergatik ez dugun gainditu, eta beste batzuoi zergatik jarri dizkiguten horren nota baxuak, batzuok ez gara 1kora ere iritsi!

Horren aurrean hainbat galdera datozkigu:

  • Zergatik ezin ditugu azterketak ikusi?
  • Ebaluazio-irizpideak zergatik ez dira publiko egiten?
  • Tribunal guztietan eta arlo guztietan ebaluazio-irizpide berberak erabiltzen al dira?
  • Hainbat arlotan akatsak ikusi dira azterketetan, hala nola, gaztelaniako eta literaturako ariketen puntuazioak jarri gabe egotea, marrazketa espezialitateko euskarazko azterketan datuak faltatzea, itzulpenak fidagarriak ez izatea... Bestalde, zenbait ikasgaitan azken momentuko aldaketak ere izan dira, esaterako, azterketarako erabakigarria zen informazio berria gehitzea aste baten faltan. Hori guztia serioa al da EPE baterako?
  • Denborari dagokionez, azterketa praktikoa luzeagoa izan da aurreko aldian baino, ariketa gehiago izan ditugu, eta ordu  kopurua berbera izan da. Ba al du zentzurik?

Tribunalak emandako erantzunaren inguruan ere zenbait puntualizazio egin nahi ditugu:

  • Hainbat tribunaletan jaso dugun tratua ona eta gertukoa izan den arren, beste batzuetan urruna eta hotza izan da; zenbaitetan baita erantzun desegokiak eta mespretxuzkoak eman ere.  
  • Muturreko kasu batzuetan ateak itxita aurkitu ditugu prozesuan zehar. Erreklamatzeko unean ahalik eta gehien saihestu gaituzte, lehenbailehen erreklamazio lekutik bidaliz.
  • Zer dela eta jarrera hau?

Prozesu zentzugabe honen aurrean oinarrizko eskaera hauek exijitu nahi ditugu:

  • Gaitegi ofizial bakarra egotea, EUSKARAZ zein GAZTELANIAZ eta EGUNERATUA.
  • GARDENTASUNA helburu izanda,  ebaluazio-irizpideak publikoak eta zehatzak izatea, subjektibitaterako tarterik utzi gabe, eta erreklamazioetan azterketa eta puntuazioak ikusteko eskubidea izatea.
  • Jarritako azterketak eta horien emaitzak EPE aldia amaitu ondoren online argitaratzea.

Hori guztiagatik EPE sistema salatu nahi dugu, bertako GARDENTASUN falta, SUBJEKTIBITATEA, GAITEGI ZAHARKITUAK eta GAZTELANIA HUTSEAN DAUDENAK… ZORTEAREN esku gelditzen da hein batean plaza lortzea, eta ez irakaslearen transmisio gaitasun, motibazio, konpetentzia eta profesionaltasunean. Beste bide batzuk bilatu behar direlakoan gaude kalitatezko hezkuntza publikoa lortu ahal izateko. Horretarako, ordea, oinarrizkoa eta ezinbestekoa da irakasleriaren finkotasuna, eta hautaketa prozesu hau oztopo da gure eguneroko jardunean nahiz kalitatezko hezkuntza bermatze bidean. Azken batean,  horixe da GUZTION nahia eta xedea.

KALITATEZKO HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDE!!!

________________________________________________________________________

OPOSICIONES DE PROFESORADO DE EDUCACIÓN SECUNDARIA Y FORMACIÓN PROFESIONAL

    No es nuevo lo que viene  sucediendo este año en las oposiciones de Educación Secundaria y Formación Profesional: el porcentaje de los suspensos es muy elevado, excesivamente alto y de las 1337 plazas ofertadas en Educación Secundaria y  174 en Formación Profesional, la cantidad de plazas que han quedado sin asignar  han sido de 308 en Educación Secundaria y 41 en Formación Profesional.

Nos encontramos muy enfadados y decepcionados, ya que llevamos muchos cursos trabajando como profesores y profesoras y vemos  cómo las oposiciones son lo contrario de lo que pedimos a nuestros alumnos, que a su vez nos viene exigido desde el Currículo Vasco de Educación:  en vez de competencias, capacidad de comunicación, capacidad para trabajar en grupo... (Heziberri 2020), se nos exige un aprendizaje totalmente memorístico (entre  68 a 78 temas, dependiendo de la especialidad)  UNA CONTRADICCIÓN ABSOLUTA. Asimismo, hacen cambios intempestivos, a pocas semanas del examen, cuando ya llevamos preparando cada parte muchísimo tiempo, con lo que la sensación que se nos queda es de total amargura, no podemos negarnos,ni reclamar, ni protestar. Estas nuevas pruebas sacadas así de la “manga” son totalmente injustas a pocos días de la oposición, a esto se une que ni siquiera en el propio examen de algunas asignaturas se indica el valor de las mismas, ni qué directrices debemos seguir para realizarlas con éxito. Aún así y todo, seguimos a pie juntillas las pautas que  Heziberri 2020 indica para llevar a cabo este tipo de intervenciones y que así se expresan claramente en nuestras Programaciones Didácticas. !!!La sorpresa con los resultados ha sido mayúscula!!!!!!! algunos de ellos,han sido valorados con notas que en algunos casos no rebasan el 1, muy extraño parece que algo que cumple a rajatabla lo promulgado por Heziberri 2020 se valore de esa manera, injusta, denigrante y humillante para profesores que llevamos muchos años en la enseñanza, bien preparados y reciclándonos y aprendiendo cada día, para trasladarlo posteriormente a nuestro alumnado. Algo está fallando, y no somos nosotros los profesores y profesoras.

Algunos han conseguido aprobar, por los que nos alegramos enormemente, y les queremos felicitar por ello, pero los que no hemos conseguido pasar las pruebas consideramos que estamos en nuestro derecho de saber en qué hemos fallado, y por qué habiendo hecho un buen examen hemos suspendido, y en muchos casos con notas de ¡¡¡¡ 0!!!

Todo ellos nos plantearnos  muchas interrogantes y dudas:

  • ¿Por qué no podemos ver nuestros exámenes?
  • ¿Por qué no son públicos los criterios de evaluación?
  • ¿Son los mismos criterios de evaluación en todos los Tribunales y en todas las áreas?
  • En muchas áreas se han visto errores en los exámenes ( en Lengua Castellana y Literatura, en la parte práctica, no se especificaba la puntuación de cada ejercicio, en Dibujo en el examen en euskera faltaba algún dato importante, traducciones poco fiables...). En algunas asignaturas cambios de último momento (una semana antes) con información insuficiente en el tablón de anuncios. ¿Es esto seriedad en una OPE?
  • En cuanto al tiempo: ¿más ejercicios en la prueba  y no se amplía el tiempo de resolución de los ejercicios?
  • Algunas pruebas nuevas que se plantearon en esta OPE, ¿no se podían haber programado con antelación y con modelos ejemplo fiables a los que acogerse? o ¿es un subterfugio precisamente para tumbar y suspender a los opositores capacitados y muy válidos así, sin más explicación?

En cuanto a las respuestas obtenidas por parte de los Tribunales, hay también, muchas cosas que señalar:

  • Aunque el trato que hemos recibido por parte de algunos Tribunales ha sido buena y cercana, no entendemos por qué otros no nos  han ofrecido ni trato, ni respuestas coherentes, e incluso nos han tratado con prepotencia y menosprecio ¿tenemos que soportar este menosprecio y respuestas inadecuadas, por parte de compañeros que precisamente son compañeros  y profesores como nosotros?
  • En algunos casos extremos nos hemos encontrado con las puertas del Tribunal cerradas durante el proceso y a la hora de las reclamaciones nos han evitado e incluso nos han, invitado  a salir de allí lo antes posible.
  • Todo el proceso ha sido duro, pero los resultados en algunos casos humillantes, frustrantes, dolorosos y creando un poso de inseguridad que será difícil de afrontar en el futuro.

Todo esto nos lleva a hacer una serie de propuestas, y peticiones básicas que exigimos ante un proceso que consideramos,  atemporal e incompatible tanto con la enseñanza que se promulga como por el propio formato de los exámenes, y son las siguientes:

  • Un único temario oficial ACTUALIZADO, tanto en EUSKERA como en CASTELLANO.
  • TRANSPARENCIA: este es el objetivo principal con criterios de evaluación públicos y concretos, donde no quepa lugar para la subjetividad.
  • En las reclamaciones:  derecho a ver el examen y conocer las puntuaciones que correspondan a cada apartado o ejercicio.
  • Que se publiquen los exámenes con los resultados y con su  correspondiente plantilla, y no como hasta ahora, que están supeditados a la subjetividad y punto de vista de cada integrante del Tribunal.

Por todo,  queremos denunciar este sistema de OPE,   su falta de TRANSPARENCIA su más que de sobra SUBJETIVIDAD, sus TEMARIOS OBSOLETOS e incluso anácrónicos y algunos casos  solo en CASTELLANO… Creemos que lograr una plaza queda en manos de la SUERTE y en el punto de vista del corrector/a y no en la capacidad  del profesorado, de su motivación, competencia y profesionalidad entre otras. Creemos que hay que buscar otras vías a favor de una Educación Pública de calidad y para eso la estabilidad del profesorado es fundamental e imprescindible, y este proceso de selección de profesorado precisamente se convierte en un obstáculo tanto en el día a día en los propios centros, como en la garantía  una educación de calidad, que es lo que TODOS queremos.


¡LUCHANDO POR UNA ENSEÑANZA PÚBLICA DE CALIDAD!



Hoy: BH eta LH EPE/OPE KALTETUAK cuenta con tu ayuda

BH eta LH EPE/OPE KALTETUAK necesita tu ayuda con esta petición «EPE SISTEMA SALATU NAHI DUGU!!! Gardentasun eza, subjektibitatea, gaitegi zaharkituak…». Únete a BH eta LH EPE/OPE KALTETUAK y 1.316 personas que ya han firmado.