ABADIÑARRON SEGURTASUNA BERMATZEKO SINADURAK/FIRMAS PARA GARANTIZAR NUESTRA SEGURIDAD

ABADIÑARRON SEGURTASUNA BERMATZEKO SINADURAK/FIRMAS PARA GARANTIZAR NUESTRA SEGURIDAD

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 200!
Con 200 firmas, es más probable que esta petición aparezca entre las peticiones recomendadas

Oihana Azkorbebeitia Urizar ha iniciado esta petición dirigida a Abadiñoko alkatea / Alcalde de Abadiño

(ABAJO EN CASTELLANO)

Abadiñoko auzo desberdinetako hainbat herritar batu gara. Kezkaturik gaude gure herriko errepideetan emango den trafiko igoerak sortuko dituen arrisku egoerekin. Udaletxeak baimena eman berri du AHTko obretara doazen kamioiak gure herriko errepideak zeharkatzeko, baina segurtasun txostenean hainbat gabezia ikusten ditugu:

·        Muntsaratz auzoko irteera taponatua geratuko da. Mendiolako gurutzebidean jarriko duten semaforizazioa sistemak 200 m baino gehiagoko autoiladak sortuko ditu, eta are luzeagoak izango dira, Zelaieta-Atxondo errepidearen obrak hasten direnean. Honek Muntsaratz-Zelaieta barneko trafikoa asko handitzea ekarriko du eta ez da egoera hori kudeatzeko neurririk aipatzen

·        Muntsaratz-Irazolako sarreran, 3.2 m-ko zabalerako errepide estu bat dago, baserri eta erreka baten artean. Ez da aipatzen inolako neurririk, auzotarren eta kamioien sartu-irtenak era seguru batean egiteko. Agian, bidea zabaltzeko bertako erreka porlanez beteko dute eta hortaz egungo uholde arriskua asko handiagotuko da.

·        Mendiolako errepidetik minuturo kamioi bat pasatuko da. Auzotarrak eta oinez zein kirola egiten herritar ugari pasatzen dira bertatik eta ez da inolako segurtasun neurririk aipatzen.

ESKARIA: Abadiñoko zonalde desberdinetan AHTko lanetako kamioiek eragingo dituzten arrisku egoera guztiak identifikatu eta irtenbide seguru bat eman arte ez dezala baimenik eman.

-----------------------------------------------------------------------------------

Somos vecinos y vecinas de distintos barrios de Abadiño, preocupad@s por las situaciones de riesgo que se generarán con el aumento del tráfico en las carreteras de nuestro pueblo. El Ayuntamiento acaba de autorizar que los camiones que se dirigen a las obras del TAV atraviesen nuestras carreteras y caminos, pero en el informe de seguridad vemos varias carencias:

• La salida del barrio de Muntsaratz quedará taponada. El sistema de semaforización que se instalará en el crucero de Mendiola generará colas de más de 200 metros que serán aún más largas cuando se inicien las obras de la carretera Zelaieta-Atxondo. Esto supondrá una importante aumento del tráfico en el interior de Muntsaratz-Zelaieta y no se mencionan medidas para gestionar esta situación

• La entrada a la zona de Muntsaratz-Irazola cuenta con una estrecha carretera de 3.2 m de anchura entre un caserío y un arroyo. No se menciona ninguna medida para hacer que  los cruces entre el vecindario y los camiones sean seguros. Mencionan que quizás, para ampliar el camino se cubra el arroyo de cemento y, por lo tanto, el riesgo de inundación actual se incrementará mucho.

• Por la carretera de Mendiola pasará un camión cada minuto. Además del vecindario, mucha gente utiliza la zona para pasear o hacer deporte y no se contempla ninguna medida de seguridad.

PETICIÓN: que hasta que no se identifiquen todas las situaciones de riesgo que provocarán los camiones de las obras del TAV, en las diferentes zonas de Abadiño, y se dé una solución segura, no se autorice su circulación.

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 200!
Con 200 firmas, es más probable que esta petición aparezca entre las peticiones recomendadas