Petición cerrada

Euskal kirol Selekzioak, nazioarteko txapelketa ofizialetan

Esta petición ha conseguido 13.507 firmas


En castellano >>

Eurocopako azken fasearen atarian, euskaldunok beste behin ere ikusten dugu geure nazioaren koloreen defentsan, ezingo ditugula euskal futbolariak animatu, hortaz, UEFAko lehendakaritzari, helarazi nahi dizkiogu, zenbait kontsiderazio.

Kirolari orok, bere nazioaren koloreekin, eta bere ereserkiaren doinuenpean lehiatzeko eskubidea du. Euskal Herria nazio bat da, hortaz, berezko kirol selekzioak izateko eskubidea dagokio, nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izateko.

 Nazioarteko Federazio eta kirol Elkarteek duten izaera juridikoak, oraindik independentzia eskuratu ez duten lurraldeen Federazioak onartzeko aukera ahalbideratzen du. Adibideak ugariak dira: Gales, Eskozia, Ipar Irlanda, Gibraltar

Euskal Herriko Futbol Federazioa ez dago Futboleko Nazioarteko Federazioen barnean (UEFA, FIFA), soilik, kiroletik at beharko luketen irizpide politiko baztertzaileengatik.

Lagun arteko partidatan 80 urte baino gehiago aritu eta gero, futboleko Euskal Selekzioak soberan egiaztatua du, duen kirol gaitasuna, hortaz, hurrengo Eurocopan parte hartuko balu, txapelketaren interes deportibo eta mediatikoa handiagotu egingo litzateke.

Honako honen bidez eskatu nahi dizu(e)gu, dagozkion izapideak burutu eta gero, UEFAn Euskal Herriko Futbol Federazioa onartzea, antolatuko dituen lehiaketa ofizial guztietan parte hartu ahal izan dezan.

Euskal Herrian, 2016ko maiatzaren 10ean

Euskal Herriak, futboleko Selekzio propioa behar duela uste baduzu, sinatu ezazu >>



Hoy: Iñigo cuenta con tu ayuda

Iñigo SANTXO URIARTE necesita tu ayuda con esta petición «.@UEFA, Euskal Selekzioak nazioarteko txapelketetan». Únete a Iñigo y 13.506 personas que ya han firmado.