Dirigida a Markel Olano (PNV) y 1 otro/a

Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua

3.017
firmantes

[En castellano: Queremos saber la verdad: Enseñadnos el contrato de la incineradora]
[En français: Nous voulons savoir la vérité: Montrez-nous le contrat de l’incinérateur]
[العربية: نريد أن نعرف الحقيقة]

Garai latzak bizi ditugu Gipuzkoan eta Euskal Herrian. Herritar gehienok ekonomikoki oso kolpatuta gaudela, aberatsen eta gainontzeko guztion arteko tartea izugarri hazten ari da. Bitartean, Gipuzkoako Aldundiak behar ez dugun erraustegi bat eraiki nahi du diru publikoarekin nola edo hala. Albiste solteak ateratzen arren, ez dugu 35 urtetarako zorpetuko gaituen kontratuari buruzko informaziorik.

Proiektu honek herritarron artean sortzen duen aurkakotasuna oso garbia da. Errausleek, daukaten makinaria mediatiko guztia izan arren, eztabaida soziala galdu dute. Erraustegia inposatzera doaz. Horren aurrean guk tinko hau diogu: Erraustegirik ez, ez gure izenean. Egia jakin nahi dugu.

Orain gutxi jakin dugu gipuzkoar guztion diru publikotik 60 milioi euro ordaintzen ari garela bankari, EAJk ezkutuan sinatu, angulekin ospatu eta orain aste batzuk epaitegietan defendatu duten tratu horrengatik. Kalkulatzen da 1.500 milioi euroko zor publiko ilegitimoa eragingo digula erraustegiak, ikusi hemen herriz herri ordaintzea nahi dutena. Eta gainera, diru horretatik ehunka milioi euro zuzenean irabaziak izango direla enpresentzat. Jakin dugu erraustegiaren proiektua sinatuz gero, ondoren albo batera uzten bada 600 milioi euro oparitu beharko dizkiegula enpresei, “kalte ordain” kontzeptuan. Herritarron dirua, zerga bidez jasoa, zuzenean %1aren boltsikora kontratu eta kalte ordain kontzeptuetan.

Horregatik, eta gai hauei buruz ere erabaki nahi dugulako, zera diogu: Gure izenean sinatuko duten kontratua ikusi nahi dugu. Egia jakin nahi dugu.

Mankomunitateei eskatzen diegu herritarrak informa ditzatela gertatzen ari denaz, erraustegira bideratu nahi duten eta denonak diren milioika eta milioika euro horiei buruz.

Markel Olano eta Jose Ignacio Asensio, egia jakin nahi dugu.

Esta petición será entregada a:
  • Markel Olano (PNV)
  • Jose Ignacio Asensio (PSE)


    Gipuzkoa Zutik ha iniciado esta petición con solamente una firma y ahora la petición ha conseguido 3.017 personas que la apoyan. Inicia una petición tu mismo para crear los cambios que quieres ver.




    Hoy: Gipuzkoa cuenta con tu ayuda

    Gipuzkoa Zutik necesita tu ayuda con esta petición «Markel Olano (PNV): Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua». Únete a Gipuzkoa y 3.016 personas que ya han firmado.