EPE 2020 emaitzak berehala argitaratzea Publicación inmediata de resultados OPE 2020

El problema
Idatzi honen bidez 2020ko EPEan parte hartu dugunok gure prozesuaren amaiera bizkortzea, eta hemendik eta funtzionario izendatu arte geratzen diren pausuen egutegia ezagutzera ematea eskatzen dugu, besteak beste.
Jakingo duzunez, 2020ko deialdian urte oso bateko atzerapena egon da azterketa teorikoaren datan (2020ko ekainetik, 2021eko ekainera) COVID-a dela eta. Horren ostean, hala ere, lehenagoko EPEetan hile eta erdi pasa bazen azterketa teorikoa eta praktikaldi fasera igaroko zirenen zerrendaren argitaratzea bitartean (ekainaren erditik, abuztuaren hasieraraino, 2019ko deialdia kasu); guk, azterketa teorikoa egin eta 7 hile geroago oraindik ez dakigu nortzuk pasako garen praktikaldi fasera. Izan ere, beste Autonomia Erkidegoetan, Nafarroan adibidez, gure deialdian parte hartu duten izangaiak praktikaldian daude dagoeneko.
Orainarteko Hezkuntza Sailaren jokaera errespetu falta gisa sentitzen dugu: atzerapenak denbora gutxiz jakinaraztea, emaitzak argitaratzeko epe luzeak, ahozko froga irailean jarri, ordutik hona izandako desinformazioa, etab. Jakina da EPE prozesuak gogorrak direla, eta esfortzu handi hori egiteko prest geunden, baita egin ere. Ohikoak eta ezohikoak diren oztopo guztiak gaindituz, batzuk froga guztiak pasa ditugu. Ikasten hasi ginenetik, orain dela gutxienez 2 urte, gure bizitzak erronka honen inguruan biratzen dirau. Baina kontua ez da bakarrik orainarte jasandakoak: gure etorkizuna eta ogibidea jokoan daude. Hala ere, ez dugu Hezkuntza Sailaren aldetik jarrera enpatikorik ikusten. Guk gure esku zegoen guztia egin dugu. Horregatik, orain, prozesua lehen bai lehen amaitzea eskatzen dugu.
Izangaiok jasaten ari garen kalteen artean, momentu honetan nabarmenena desinformazioak sortzen gaituen antsietatea da. Ez bakarrik hurrengo fasera igaroko garen ezjakintasunagatik, baizik eta emaitza hau argitaratzeko data zehatzik ezean, egunoro adi egon behar garelako. Azken froga egin genuenetik, 4 hile daramagu zain. Egindako esfortzuaren ostean, frustratuta gaude, ez dugu honelako egoerarik merezi. Horregatik praktikaldira pasako direnen zerrenda argitaratzeko data zehatza eskatzen dugu, urtarrilaren barruan, baita funtzionario izendapena lortu arteko pausuen egutegia jakinaraztea ere.
Bestalde, ahozko froga udaren ostera atzeratzearen ondorioz, gure praktikaldia 2022-2023 ikasturtera atzeratuko da. Honek esan nahi du gure prozesua are gehiago luzatuko dela. Orainarte gertatutako atzerapen guztiak kontuan hartuz: praktikaldi fasearen iraupen minimoa laburtzea eskatzen dugu. 2020ko deialdiak 60 egun zehazten ditu egoera berezian dauden izangaientzat, horregatik, gure praktikaldiaren iraupena izangai guztientzat minimo horretara laburtzea eskatzen dugu. 2022-2023 ikasturte osoan praktikaldiko 60 egun minimo horiek egiteko aukera izango genuke eta gainditutako izangai denek ekainean funtzionario izendapena lortuko genuke. Horrela, praktikaldia irailetik azarora egiten dugunok, abendutik aurrera gure bizitza lasaitasunez berrantolatu ahal izango dugu (jardunaldia aldatu, iralea hartu, etab).
Atzerapen honek gure etorkizunean ere ondorioak izango ditu. Behin funtzionarioak garenean, izendapen honen antzinatasunak lekualdatze lehiaketetan izango dugun lehentasuna baldintzatuko du. Hau dela eta, kontuan hartuta ezta COVID-aren urte bateko atzerapena, ezta praktikaldia egiteko ikasturtearen atzerapena gure ardura izan direla, zera eskatzen dugu: gure funtzionario izendapenean, praktikaldiko 2022-2023 ikasturtea ere funtzionario bezala zenbatu dezala.
Gainera, deialdiaren arabera ahozko eta idatzizko frogak gainditutakoek: ordezkapen zerrendetan 6 puntu jasoko dituzte; eta kidetasunik gabeko espezialitate bateko frogak gainditutakoek: espezialitate horretako ordezkapen zerrendan sartuko dira. Kontuan izanik froga hauen emaitzak jadanik argitaratuak izan direla, zera eskatzen dugu: gainditutako guztiei egungo 2021-2022 ikasturte honetan aldaketa hauek aplikatu diezaietela, berehala. Honela, behintzat, ikasturteko atzerapen hau egoera hobean egingo dugu, lortutako gure emaitzei esker. Izan ere, badaude ikasturte honetan lanik gabe dauden izangaiak.
Hauek dira laburtuz, gure eskaerak:
- Praktikaldi fasera igaroko diren izangaien zerrenda argitaratzeko data zehatza ezarri, ahalik eta lasterren, otsailaren barruan.
- Hemendik eta funtzionario izendatu arte geratzen diren pausuen egutegia ezagutzera ematea.
- 2021-2022 ikasturtean, berehala, 6 puntu ematea idatzizko eta ahozko frogak gainditu dituzten izangaiei.
- 2021-2022 ikasturtean, berehala, ordezkapen zerrendan sartu, kidetasunik gabeko espezialitatean idatzizko eta ahozko frogak gainditu dituzten izangaiei.
- Praktikaldi fasearen iraupena 60 egunetara murriztu, 2022-2023 ikasturte osoan egiteko aukera izanez.
- Praktikaldiko 2022-2023 ikasturtea funtzionario bezala zenbatu dezala gure lan espedienteetan.
Bestalde, ICETA legea dela eta, hezkuntza alorrean laster aldaketa handiak emango diren berri ugari eta ezberdinak heldu zaizkigu. Gure 2020ko EPE prozesua, emango diren aldaketa horiekin zerikusirik izango ez duela ziurtasunez jakin nahiko genuke ere.
Azkenik, Hezkuntza Saileko arduradunekin bilera bat izatea gustatuko litzaiguke, idatzi honetan laburki azaldutako egoerari buruz sakonago hitz egiteko, eta hemendik aurrera prozesuari amaiera emango dion bide egokiena bilatzeko.
Gure azalpenak eta eskaerak ulertuko dituzulakoan, adeitasunez,
agur,
2020ko EPEan parte hartu dugun izangaiak
*** Sinatzerako orduan, kontuan izan emailera ailegatzen den baieztapena onartu behar dela. Bestela, sinadurak ez du kontatzen. ***

Victoria
Comparte esta petición
Los destinatarios de la petición
Petición creada en 28 de enero de 2022