IRAKASLE ORDEZKOAK MARTXAN: EPE nota merito moduan kontuan izateko proposamen onartezina

IRAKASLE ORDEZKOAK MARTXAN: EPE nota merito moduan kontuan izateko proposamen onartezina

4472 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 5000!
Creada
Dirigida a
Hezkuntza saila-Departamento de Educación Pais Vasco

Por qué es importante esta petición

Iniciada por Lorea A

Oposaketa gainditu baina plazarik lortu ez duten irakasleak
saritzeari buruzko proposamenari dagokionez, ondorengoa adierazten
dut/dugu:
- Erabat neurriz kanpokoa da Hezkuntza Sailak baremoan eman nahi dion
garrantzia azterketa bateko notari lan esperientziarekin alderatuz.
- Saritze mota honek, desoreka garrantzizko eta onartezinak ekarriko
ditu ordezkoen kolektibora.
- Praktikan, oposaketak derrigorrezko bihurtzen ditu ordezko guztientzat
eta guztiz subjektiboa den prozedura batean ahalik eta emaitza
hoberena izatera behartzen gaitu. Garbi dugu sistema honek ez dituela
irakasle trebatu eta prestatuenak ematen. Erakusten duen gauza
bakarra, izangaiak frogak gainditzeko izan duen gaitasuna da.
- Nahiz eta saritzea espezialitate bakarrean izan, berbaremazioetan,
saritutako pertsona horrek izena emana duen zerrenda guztietan
aplikatuko litzateke automatikoki.
- Hezkuntza departamentuak, neurri honekin, egunero eta urteetan
eskoletan lanean bere betebeharra zintzoki betetzen duen
ordezkoarekiko begirune eza adierazten du. Eta hau irmoki salatu nahi
dut /dugu.
- Ordezko guztiak lanpostu eskaintza miserable baten ondorioz dantzan
jartzea hezkuntzaren kalitatean eragin zuzen eta garbia izango du,
irakaslearen atentzioa bere jardunean baino, oposaketetan fokoa jarrita
egongo da eta.
- Ordezko irakasle bakoitzaren momentuko kasuistika eta egoera
pertsonalaren ondorioz eratorrita, edota gaixo, urduri, ikastetxean lanez
gainezka... egotearen ondorioz, karrera profesional guztia kolokan
jartzen du proposamen honek.
- Beste behin aukera galdu baten aurrean aurkitzen gara; sakonean eman
beharreko eztabaida saihestu du Hezkuntza Departamentuak. Hau da,
Oposizio sistemaren diseinua, sarbide sistema egokiena, … alde
sozialarekin eztabaidatu eta adostu beharrean, Madriletik datorren
diseinua goitik behera birproduzitu eta inposatzen du. Sistema honek ez
die gure beharrei erantzuten eta ez da bat ere objetiboa ezta justiziazkoa
ere.
Goian aipatutako guzti honengatik, nire/gure erabateko desadostasuna
adierazi nahi dizut/dizugu idatzi honen bitartez. Eta asmoa bertan
behera uztea exijitu nahi dut/dugu.
 
 

 

4472 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 5000!