NORA filma euskaraz ikusi nahi dugu Getxo Zinemetan

NORA filma euskaraz ikusi nahi dugu Getxo Zinemetan
Getxo Zinemetan NORA filma gaztelerara bikoiztuta eskaintzen ari dira, ez dago euskaraz, bere jatorrizko hizkuntzan, ikusteko aukerarik. NORA pelikula euskaraz sortutakoa da, baina zinemako arduradunek erabaki dute gaztelerara bikoiztuta proiektatzea.
Beste behin ere, euskaldunok arrotz gure herrian. Loreak filma "Flores" bihurtu ziguten, Handia filma "Gigante" bihurtu zuten moduan. Nahikoa da. Ez dugu gure herritik alde egin nahi euskal zinemaz gozatu ahal izateko.
Honen aurrean, beraz, eskaera zuzena egin nahi diogu Getxo Zinemakeri: NORA euskaraz ikusi nahi dugu. Eta urte osoan zehar ere, kalitatezko zinema ikusi nahi dugu euskaraz.
Asko baldin bagara, asko garela erakusten badiegu, euskaraz programatzera behartuko ditugu. Bada, sinatu eta zabaldu!
Getxon ere, euskarazko zinema gura dugu!