Petición cerrada

Ez itxi SiemensGamesa Agoitz

Esta petición ha conseguido 5.136 firmas


GAMESA AOGITZ EZ DA IXTEN!!!

Gamesa Aoizeko langileak gure indar guztiekin borrokatuko gara enpresaren erabakia baliogabetzeko.
Eskrupulurik gabeko enpresa zikoitz bati aurre egin behar diogu, eta horrek ez dio axola eskualde oso
baten etorkizuna sakrifikatzea. Enpresak lehenago ere erakutsi du hori Nafarroan, Altsasuko, Tuterako,
Imarcoaingo edo Olaztiko lantegiak itxi zituenean.
Siemens-Gamesak Agoitzen duen lantokia ixteko erabakia deslokalizazio hutsa eta gogorra da. Ez da
galerak dituen enpresa bat. Diru asko irabazten duen eta are gehiago irabazi nahi duen enpresa bati
buruz ari gara, gure etorkizuna eta gure familiena kontuan hartu gabe.
2021eko irailera arte lan-karga bermatuta geneukan lantoki bat gara, eta gure lantegia ixteko arrazoiak
aitzakia hutsak dira. Gure lantokiak 10 urte baino ez ditu, eta oso lantoki lehiakorra da. Produktibitate-
eta kalitate-maila handiak ditu, eta, gainera, pala-eredu handiagoak egiteko eta egokitzeko gaitasuna
dugu.
Horregatik behar dugu administrazioak, Siemensek Gamesaren kontrola hartu zuenean hainbeste
txalotu zituzten administrazio horiek, gure lantokia irekita mantentzeko inplikatzea. Nafarroako
Gobernuak esku hartu behar du itxiera saihesteko, eta enpresa proiektu bat bilatu behar du
Nafarroako eremu oso bat hiltzen ez uzteko.
Gure lantegiak sekulako eragina du Pirinioen aurreko eremu osoan. Itxierak nabarmen areagotuko luke
Nafarroak duen despopulazio arazoa. Etengabe entzuten ari gara agintari politikoak despopulazioarekin
kezkatuta daudela (Legebiltzarrak 2020ko otsailean egin zituen gai horri buruzko jardunaldiak). Bada,
orain dute hori frogatzeko aukera.
Diru publiko asko jaso duen enpresa da, eta Gobernuak ezin du beste alde batera begiratu. Ez dugu hitz
politik eta elkartasun faltsurik nahi gure agintarien eta gure erakundeen aldetik. Egitateak eta
benetako konpromisoak nahi ditugu!!
Gamesa Aoiz ez da ixten!!!!



Hoy: naiara cuenta con tu ayuda

naiara perez necesita tu ayuda con esta petición «Ez itxi SiemensGamesa Agoitz». Únete a naiara y 5.135 personas que ya han firmado.