Petición cerrada

Alokairu soziala Durangoko gazteontzat

Esta petición ha conseguido 219 firmas


Zabalduko ditugu etxebizitza eskubidearen aldeko gazte talde bat gara. Durangoko gazteok emantzipaziorako ditugun zailtasunak ikusita, geure errealitateari egokituko den plan bat eskatzen diogu Udalari, hurrengo asteetan aurkeztuko dugun mozio baten bitartez.

Gazteok Alokairu Sozial programa bat behar dugu, hurrengo baldintzak beteko dituena:

 

  • 18-30eko adin tarteko herritarrei bideratua izatea. Gazteria sektore bereziki prekarioa delako, eta beraz, plan berezitua behar duelako. 
  • Planean parte hartuko duten herritarren diru sarrerak 15.000,00 euro garbi urteko izatea, gehienez. 
  • Planean parte hartu ahal izateko, lan-kontratua derrigorrezko baldintza ez izatea.
  • Planean parte hartuko duen gazte bakoitzak, gehienez, 125 euro ordaintzea alokairuagatik..
  • Etxebizitzak baldintza egokietan daudela bermatzeko, udaleko tekniko batek honen ziurtapena gauzatzea. 
  • Etxe bakoitzean bizi daitekeen bizilagun kopurua ere, udaleko teknikoak zehaztea. Zehaztutako kupo edo bizilagun kopuru hau bete egin beharko da.

 

Durangoko udalak erantzukizuna du arazo honen aurrean. Erantzukizuna izateaz gain, udalak baliabideak ditu eskatzen dugun proiektua aurrera eramateko.

 

Amaitzeko, etxe hutsak jabetzan dituzten herritarrei planean parte hartzeko deialdia luzatzen diegu; etxebizitza hutsen arazoa guztion arazoa baita. Merkatu askean diru gehiago irabazteko aukera dagoela dakigun arren, geure herria eta herritarrekiko konpromisoa erakusteko modua dela uste dugu.

....................................................................................................................................

 

Zabalduko ditugu es un grupo de jóvenes que trabaja a favor del derecho a la vivienda. Tras haber analizado las dificultades que lxs jóvenes tenemos para la emancipación, a través de una moción, pedimos/proponemos al Ayuntamiento un plan que se adecue a nuestra realidad.

Lxs jóvenes necesitamos un Plan de Alquiler Social que cumpla las siguientes características:

  •  Edad entre 18-30 años. La juventud es un sector especialmente precarizado, por lo que necesita un plan específico.
  •  Las personas participantes no podrán disponer de ingresos superiores a 15.000,00 euros netos anuales. 
  •  El contrato laboral no será requisitos indispensable. 
  •  El precio de alquiler que cada joven deberá pagar no superará los 125 euros por persona al mes. 
  •  Será un/a técnico/a del Ayuntamiento quién supervisará el buen estado de la vivienda.
  •  Las condiciones y la cantidad de inquilinos que puedan vivir en la vivienda también lo decidirá dicho/a técnico/a del Ayuntamiento, y se procurará llenar el número de inquilinxs establecido.

 

El Ayuntamiento de Durango tiene la responsabilidad y dispone de recursos para dar respuesta a este problema mediante el alquiler social para jóvenes.

 

Para concluir, hacemos un llamamiento directo a todxs aquellxs propietarixs de viviendas vacías en Durango. Les invitamos a que tomen parte en el plan ya que el hecho de tener casas vacías repercute a todxs lxs ciudadanxs. Y siendo conscientes de que aunque en el mercado libre haya más posibilidad para más beneficio, entendemos que esta es una manera de mostrar el compromiso hacía nuestro pueblo y jóvenes.

  

Durangon, 2017eko Otsailean

Zabalduko ditugu

 



Hoy: Zabalduko ditugu cuenta con tu ayuda

Zabalduko ditugu Durango necesita tu ayuda con esta petición «durango@durango-udala.net : Durangon gazteontzat alokairu soziala». Únete a Zabalduko ditugu y 218 personas que ya han firmado.