Victoria

Santa Teresako espazioa Orixe Ikastolari orain! #OrixeST

¡La petición ha conseguido su objetivo gracias a 1.618 firmas!


Azken egunotan Santa Teresako eraikuntza, espazio publikoa dena, Barrabés izeneko enpresak diseinu akademia baterako erabiliko duela zabaldu da hedabideetan.

Badira bi urte Orixe Ikastolako guraso elkartea eraikuntza honen atzetik zebilela, proposamenak gora eta behera inongo akordiorik lortu gabe, bi urte. Orixeko haurrak gero eta gehiago dira eta Zuloagako eraikuntza txiki gelditu da. Hori dela eta, publikoa eta nahikoa handia izan zitekeen espazioa behar zuten eta oraintxe aipatu berri dudana begiz joa zuten aspalditik.

Hezkuntza eta heziketara zuzendutako eraikuntza honen erabilera auzoko ikastetxe bati utzi eta erraztu beharrean, Madrilen dagoen enpresa pribatu batek egingo du espazio horien erabilera, diseinu akademia edo programa bat dela eta. Gerta ezin zitekeena gertatu da.

Ez goaz hau onartzera, Orixeko haurrek espazio duin eta segurua behar dute! Gaizki hasi dena ez goaz okerrago amaitzera! Espazioa Orixeri orain!

 



Hoy: Mikel cuenta con tu ayuda

Mikel Garate necesita tu ayuda con esta petición «Donostiako Udala: Santa Teresako espazioa Orixe Ikastolari orain! #OrixeST». Únete a Mikel y 1.617 personas que ya han firmado.