IGELDOKO 36 BOE ETXEBIZITZAK IGELDOTARRENTZAT - LAS 36 VPO DE IGELDO PARA L@S IGELDOTARRAS

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 100!


Gaur egungo Igeldoko Babes Ofizialeko Etxebizitzak, kooperatibaren bidez sustatu zirenak, Donostiako Udalak 80. hamarkadan erositako lurretan eraiki ziren Igeldoko etxebizitza beharrak asetzeko helburuarekin. Tartean, orduko udal agintariak helburu horiek alboratzen saiatu baziren ere, azkenean aurreikusitako etxebizitza horietatik 36 igeldotarren beharrak asetzera zuzentzea lortu zen.
Orain, ordea, etxe horiek saldu eta jabe aldaketa gertatzen denean, ez dute baldintza hori errespetatzen. Hori horrela, eskaera garbia luzatu nahi diogu Donostiako Udalari: etxebizitza horiek igeldotarron beharrei erantzuteko zuzenduak izan daitezela, horretarako egokia den formula adostuz.
Eskaera honen arrazoiak honakoak dira: batetik, lur horiek aipatutako helburua betetzeko erosi zirela; bestetik, Igeldok, udal gobernuko taldeek behin eta berriro onartu duten bezala, izaera ezberdindua duela; eta azkenik, proposamen hau onartuz, etxebizitza horien eskualdaketetan egon daitezkeen fraudeak saihesteko bidea dela. Honela, Udalari eskatzen diogu formula adostu dezala 36 etxebizitza horiek etorkizunean Babes Ofizialeko Etxebizitzen baldintzak betetzen dituzten igeldotarren artean banatzeko.

-----------------------------------------

Las actuales Viviendas de Protección Oficial de Igeldo que fueron promovidas por la cooperativa se construyeron sobre unos terrenos adquiridos por el Ayuntamiento de San Sebastián durante los años 80 con el objetivo de dar respuesta a la necesidad de vivienda de Igeldo. Entretanto, de las viviendas finalmente construidas en ese terreno conseguimos que sólo 36 de ellas se destinaran a dicho objetivo debido a que los diferentes gobiernos municipales han intentado incumplirlo.
A día de hoy, cuando se quiere transmitir esas viviendas no se cumple dicho objetivo. Así, queremos solicitar al  Ayuntamiento de San Sebastián lo siguiente: que esas viviendas sean destinadas a responder a la necesidad de vivienda de Igeldo, consensuando para ello la fórmula más adecuada.
Las razones de dicha solicitud son las siguientes: por un lado, que los terrenos de estas viviendas fueron adquiridos con ese fin; por otro lado, que tal y como han reconocido una y otra vez los diferentes  grupos de los gobiernos municipales, Igeldo tiene una identidad diferenciada y, por último, que aceptando la propuesta que realizamos, se apuesta por un camino que evita los posibles fraudes en la transmisión de estas viviendas. Por todo ello, solicitamos al Ayuntamiento que consensúe la fórmula para que estas 36 viviendas de protección oficial se sigan transmitiendo entre igeldotarras que cumplan las condiciones.



Hoy: Igeldoko cuenta con tu ayuda

Igeldoko Herri Kontseilua necesita tu ayuda con esta petición «Donostiako Udala - Ayuntamiento de San Sebastian: IGELDOKO 36 BOE ETXEBIZITZAK IGELDOTARRENTZAT - LAS 36 VPO DE IGELDO PARA L@S IGELDOTARRAS». Únete a Igeldoko y 83 personas que ya han firmado.