Bedaiora iristeko errepideak duen egoera tamalgarria bideratzeko laguntza

El problema

100 M€, 100 Km, 100 lagun, 100 biztanle…100 zenbakia, pozgarria edo zorigaiztokoa, erabileraren araberakoa.
100 biztanle eta 15Km horrexek markatzen du Bedaio auzoaren 100 zenbakiaren erabilera eta aberastasuna gaurko gizarte sisteman. Ez omen dago aberastasunik 13,2 Km² (Tolosaren heren bat) hedadura zabala duen inguru naturalean eta inguru hortan bertako biztanleok zenbaki bat besterik ez gara, 100.
100 bizilagun, 100 ilusio, 100 lagunen eguneroko lana, 100 jolas, 100daka joan etorri….
100 biztanle hoiek gaur, laguntza eskatzen dugu.
Izan ere sistemaren ate guztiak jo ondoren eta urteetako eskakizunaren ondoren gizarteari zuzentzea besterik ez zaigu geratzen, 100 sinadura, zenbaki ikustezina gertatzen bait zaigu beste behin ere.
Hainbatetan gure artean eta hutsik egin gabe izan diren lagun, mendizale, kirolari, txirrindulari, edo besterik gabe Bedaiora bertaratu edo bertaratu gabe ere denon laguntzarekin gauzak konpondu daitezkela sinisten duten hainbaten laguntza behar dugu 100 zenbaki ikusezina, zenbaki soil bat baino gehiago bihurtzeko.
Horregatik Bedaioko biztanlegoak, zuregana jotzen du, Bedaioko bisitari, kirolari, txirrindulari, mendizale, ehiztari eta arrantzale, onddo biltzaile, garraiolari eta autobus gidari, taxista, anbulantzia gidari… Bedaiora bisitan zatozen eta etorriko zareten guztioi. Errepidearen egoera txarraren berri badakizue, urteak daramagu konpontzeko eskaera egiten, eskoilera jarri zuten baina mendia behera dator bidearekin batera.
Lagundu iezaguzu ahotsa eta egoera zabaltzen.

avatar of the starter
Artubi Kultur ElkarteaCreador de la petición
Victoria
¡La petición ha conseguido su objetivo gracias a 690 firmas!

Los destinatarios de la petición

Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia
Tolosako Udala
Tolosako Udala

Actualizaciones de la petición

Compartir esta petición

Petición creada en 3 de junio de 2018