Pétition fermée

Arantza Zulueta bakartze modulutik atera!

Cette pétition avait 3 923 signataires


Gure kolektiboko kide den Arantza Zulueta ogibidez abokatua dugu, eta une honetan Puerto III-ko espetxean dugu.

Zehazki, espetxe honetako 15. moduluan dute Arantza, hau da, “bakartze-moduluan”, “isolamenduan”, bertan 2 motatako galeria daude: “luzeak” eta “laburrak”, eta “labur” horietako batean daukate Arantza. Galeria hau 4 ziegaz dago osatuta. Horietako batean 20 ordu ematen ditu Arantzak. Gainontzeko 4 orduak 6×13 metrotako zabalera eta horma altuak (batzuetan eguzki-printzak ez dira apenas sartzen) dituen patio ñimiño batean igarotzen ditu, berak bakarrik, kirola ganoraz praktikatzeko aukerarik gabe. Hau guztia gutxi balitz, patio estaltzen duen metalezko sarea dago, argitasuna urrituz. Patio honek alde batean mahai bat duen gelatxoa du. Imajina dezakezu hori? Bada, Arantzaren bizitza OSOA espazio murritz horretara mugatzen da. 100m2 edo gutxiago.

Ohikoena da Arantza 15. moduluko emakume BAKARRA izatea. Oso noizbehinka du beste pertsona bat bere ondoan. Izan ere, horra eramaten dituzten beste emakumeak egun gutxiko zigorrak ordaintzera eroaten dituzte, eta, zoritxarrez, maiz emakume hauek gaitz psikiko batek jota izaten dira, berez itogarria den galeria ero-etxe jasangaitz bihurtuz.

Egoera hau GUZTION ARTEAN ZUZENDU behar dugu, zuzenduko bada. Uste dugu eragile asko eta gizabanako anitzen elkarlanetik etor daitekeela eraginkortasuna, beraz izenpedura bilketa hau bultzatu nahi dugu, Arantzaren egoera aldatzeko exijituz! 

ARANTZA BAKARTZE MODULUTIK ATERA EZAZUE!

Puerto III-ko euskal preso politikoen batzarra.

 



Arantza SOS compte sur vous aujourd'hui

Arantza SOS Puerto III a besoin de votre aide pour sa pétition “Arantza Zulueta bakartze modulutik atera!”. Rejoignez Arantza SOS et 3 922 signataires.