Petición cerrada

No a la privatización de KUTXABANK/ Kutxabanken kontrol publiko osoaren alde

Esta petición ha conseguido 770 firmas


 

 

Azken urteetan Kutxabankek hartu dituen erabakiak eta jarduerak ikusirik, Euskadiko finantza entitate handienaren pribatizazio prozesu baten aurrean gaudela esan dezakegu, eta hori galaraztea gure esku dago. Argumentu faltsuak erabiltzen ari dira pribatizazio prozesu hau beharrezkoa eta inposatua dela esateko, kapital pribatuari atea irekitzea beste konponbiderik ez dagoela argudiatuz. Irtenbide desberdinak daude “derrigortu” diguten exijentzia hauek betetzeko:

- Berriz aurrezki kutxa baten forma juridiko batera itzultzera (Bere jatorrizko izaerara itzuliz)

- Entitate publiko desberdinei (Eusko jaurlaritza, Diputazioak, udaletxeak, Eitb…) dohaintzan eman “behartzen” gaituzten akzio horiek . Horrela esku publikoetan jarraituko du jabego eta batez ere, kontrola.

- Europatik eta Espainiatik ez badigute beste aukerarik ematen, sinbolikoki autonomia osatzen duten hego Euskal Herriko hiru probintzietako biztanle bakoitzari akzio sinboliko bat ematea (ez ahaztu bankuaren jabeak herritarrok garela).

Kutxa publiko bat edukitzea nahitaezko tresna bat da euskal ekonomiarentzat, are eta gehiago gainera finantza munduan etika minimo bat derrigortzeko. Kutxen Gizarte ekintza salbatu behar dugu, pribatizazio prozesuak aurrera jarraitzen badu (orain fusioen hitzarmenengatik gutxienez irabazien %25 ematen dute gizarte ekintzara) gizarte ekintzari geratuko zaion dirua ia desagertu egingo da. Ondorioz, arriskuan geratuko dira kutsu sozial handia duten hainbat ekintza garrantzitsu: hala nola Onkologikoa, kultura, elbarrien eta langabeen gizarteratze planak, kirola etab….

Arrazoiak soberan ditugulako, gure eskaera sinatzera gonbidatzen zaituztegu. Denon artean pribatizazioari STOP esan behar diogulako, eta BAI kutxa publiko eta sozial bati. Kutxa publiko berri bat egin nahi dugu, non herritarrek kontrolatuko duten kutxa, eta administrazio kontseiluak parlamentuan azaldu beharko dituen beraien jarduerak. Eskatzen duguna lehendakariak bere hitza betetzea da (bideo honetan ikusi dezakezue):

http://vimeo.com/51437730

En los últimos años estamos contemplando un proceso que terminará, si no lo impedimos, en la privatización de la mayor entidad financiera de Euskadi (Kutxabank). Esta privatización se está realizando  bajo falsos argumentos (una supuesta imposición desde Europa) para introducir capital privado en el accionariado de Kutxabank. Existen alternativas para poder cumplir con las exigencias que nos están imponiendo:

 -  Reconvertir el banco en una caja de ahorros (a su forma jurídica original)

-   Que a las diferentes entidades públicas (Gobierno Vasco, Diputaciones, ayuntamientos) se les donen las  acciones que estamos obligados a enajenar.

-    Incluso, llegado al extremo, dar simbólicamente una acción a cada ciudadano de la CAV, ya que no olvidemos, son los verdaderos dueños del banco.

 Tener una caja pública es una herramienta fundamental para la economía vasca, y ni que decir para exigir un mínimo de ética en el mundo financiero. Tenemos que salvar la obra social, ya que si se privatiza (ahora únicamente se destina un 25% del beneficio) la cantidad que llegará será residual y por tanto, no habrá dinero para proyectos tan importantes y con mucho contenido social.

 Por todo ello, solicitamos que preservéis el accionariado total y por tanto, el control público sobre KUTXABANK.  Tenemos que decir STOP a la privatización y SÍ a una kutxa pública y social. Lo único que pedimos es que se cumpla la palabra dada por el lehendakari  en campaña electoral, como se puede apreciar en este video adjunto.  

http://vimeo.com/51437730

 



Hoy: N cuenta con tu ayuda

N A necesita tu ayuda con esta petición «Iñigo Urkullu Rentería: No a la privatización de KUTXABANK/ Kutxabanken kontrol publiko osoaren alde». Únete a N y 769 personas que ya han firmado.