Gazte Txosnaren eszenatokiaren alde!

El problema

Kaixo, herrikide!

Udaberriaren hasieratik, buru-belarri ari gara lanean Algortako Gazte Txosnako kideok, aurten ere, gure herriko jaietan gazteontzako aisialdi eskaintza alternatiba antolatzeko

Baina, aurten, Portu Zaharreko Jai Batzordeak urtero-urtero txosnaren ondoan jartzen dugun eszenatokia jartzea debekatu digu. 

Haien ustez, ez dira bateragarriak bion egitarauak. Saiatu gara azaltzen, gehitu besterik ez duela egiten gure proposamenak eta herriak ere esker onez hartzen duela beti. Bistakoa delako, askok egiten duzuela guregana hurbiltzeko hautua eta gustatu egiten zaizuela gure eskaintza.

Horregatik eskatu nahi dizuegu, sarri egin duzuen bezala, gure lana babestu eta Portu Zaharreko Jai Batzordeak eszenatokia debekatzeko erabakiaren aurka agertzeko: hau sinatuz.

Herritik eta herriarentzako jai giroa besterik ez dugu nahi, eta badakigu posible dela.

Mila esker!

Esta petición ha conseguido 698 firmas

Actualizaciones de la petición

Compartir esta petición

Petición creada en 21 de junio de 2023