Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Berrezarri eskola-garraioa Igorreko San Kristobalerako

Victoria

¡La petición ha conseguido su objetivo gracias a 127 firmas!

El problema

 

Igorreko San  Kristobal auzo sakabanatuan bizi diren Arratia BHIko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek hainbat oztopo aurkitzen dituzte eguneroko bidaian eta Eusko Jaurlaritzak garraioa kendu die.
Eguneroko ibilbidea ez da soilik neketsua, baita arriskutsua ere. Errepideak ez dauka beharrezko neurriak irisgarri eta segurua izateko: ez dago espaloirik, ezta argiteria publikorik ere; eta 3 kilometroko bidea anbulu eta bihurri batean dago, segurtasun baldintza kaxkarretan.

Hezkuntza jasotzeko eskubidearen eta ikasleen segurtasunaren alde, ezinbestekoa da ibilbide hau segurua eta eskuragarria izatea. Eskola-garraioa aurrez bazetorren eta ezinak eta zailtasunak saihesten zituen. Orain, aukera segururik gabe, haurrek eta familiak ansietate eta kezkaz jabetuta daude. Eusko Jaurlaritzak eskeintzen duen alternatiba bakarra beka eskatzea da, baina guk ez dogu horrelakorik nahi, garraioa izatea nahi dogu!

Arratia BHIko ikasleen etorkizunerako eta ongizate mentalerako ezinbestekoa da eskola-garraioa berrezartzea. Ez da gauza soilik erraztasuna eskuratzea; bizitzak arriskurik gabe garatzeko eta hezkuntza aprobetxatzeko eskubidea dute haur hauek. Arduradun politiko eta hezkuntza arloko eragileek egoera hau berehala konpondu dezaten eskatzen dugu.

Sinatu petizioa eskola-garraioa berrezarri eta ikasleen segurtasuna bermatzeko.

Actualizaciones de la petición