Elkartasuna da bidea! | La solidarité est la solution! | La solidaridad es el camino!

0 a signé. Prochain objectif : 500 !


[EUSKARA] Covid-19 koronabirusak guztia azpiz gora ezarri du. Sistemaren disfuntzioak azaldu eta doktrina neoliberalaren dogmak birrindu ditu. Ez hazkundeak, ez ekiteko askatasunak, ezta lehiakortasunaren ustezko dohainek ez digute balio izan pandemia geldiarazteko.

Pandemiak hainbat hamarkadaz zerbitzu publikoak metodikoki desegin eta pribatizatu dituen sistema politiko eta ekonomiko baten porrota irudikatzen du. Sortzetik heriotzeraino guztia etekin iturri bilakatu nahi duen sistemaren mugak sekulan baino ageriago utzi dizkigu.

Egungo krisiaren jatorrian dauden politika sozial eta ekonomikoekin jarraitzeak krisia larria eta atzerakada sozial bolada berria iragartzen ditu. Bestelako herri politika publikoak behar ditugu euskal jendartea zaindu eta babesteko. Ekonomia herritarren eta bizitzaren zerbitzura ezarriko dituena.

Gure jendarteko atal osoak errotik aldatu ditzagun, komunitatearen zaintza kolektiboa erdigunean ezarriz. Ahalegin handiagoa egin dezagun behartsuenekiko elkartasunean, elkarri laguntzeko eta zaintza komunitariorako lekuan-lekuko sareak eraikiz. Pandemiak lehenik eta krisia ekonomikoak orain kolpatuko dituen herritarrei asistentzia eta elkartasuna eskaintzeko ekimen herritar eta kolektiboak bultza ditzagun. Elkar ekintza kolektiborako, lankidetzarako eta ahulenen zerbitzura dauden indar guztien mobilizaziorako gaitasunean oinarritzen den soziabilitate berria eraikitzeko unea da.

Gure bizitzak birtokiratzeko unea da. Eraiki dezagun gure lurraldearen burujabetza politikoa, elikadura eta energia burujabetza. Kontsumo ohiturak errotik aldatu ditzagun, zirkuitu laburrak, bertako ekoizleak eta laborariak lehenetsiz. Koka dezagun Euskal Herria, bere berezitasunetatik abiatuta, bizi-jardueren eraldaketa ekologiko eta sozialaren bidean.

Elkartasuna da bidea. Mundu zaharrera itzulbiderik ez! Bizitza erdigunean jarriko duen Euskal Herri burujabe eta elkarkide baten eraikuntzan parte hartzera engaiatzen naiz!

------------------------------------------------------

[FRANÇAIS] Le Covid-19 a tout mis sens dessus dessous. Il a mis en évidence les dysfonctionnements du système et pulvérisé les dogmes de la doctrine néolibérale. Ni la croissance, ni la liberté d’action, ni même les qualités supposées de la compétitivité n’ont pu arrêter la pandémie.

La pandémie symbolise la défaite d’un système politique et économique qui durant des décennies a méthodiquement démantelé et privatisé les services publics. Elle a plus que jamais mis en évidence les limites d’un système qui souhaite que tout soit au service du profit.

Le maintien des politiques sociales et économiques à l’origine de la crise actuelle annonce l’arrivée d’une nouvelle crise grave et une nouvelle période de régression sociale. Afin de prendre soin de la société basque et de la protéger, nous avons besoin de politiques publiques différentes. Des politiques qui mettront l’économie au service des citoyen.ne.s et de la vie.

Changeons radicalement notre société, en mettant au centre l’intérêt général. Tâchons d’être plus solidaires avec les plus démuni.e.s, en mettant en place des réseaux locaux d'entraides et solidaires. Promouvons les initiatives populaires qui proposeront l’assistance et la solidarité aux citoyen.ne.s qui ont été touché.e.s d’abord par la pandémie puis par la crise économique. C’est le moment de créer une nouvelle société basée sur la capacité à interagir ensemble, à travailler collectivement et à mobiliser les forces pour les plus démuni.e.s.

C’est le moment de repenser nos vies. Construisons la souveraineté politique de notre territoire, la souveraineté alimentaire et énergétique. Changeons nos habitudes de consommation du tout au tout, en priorisant les circuits courts, les producteur.trice.s locaux et les agriculteur.trice.s. Mettons Euskal Herria, en se basant sur ses particularités, dans la voie de la transformation écologique et sociale de nos habitudes quotidiennes.

La solidarité est la solution. Faisons en sorte qu’il n’y ait aucun retour possible à l'ancien monde! Je m’engage à prendre part à la construction d’un Pays Basque souverain et solidaire, qui replacera la vie au centre des choses!

------------------------------------------------------

[CASTELLANO] El Covid-19 ha puesto todo patas arriba. Ha sacado a relucir las disfunciones del sistema y ha pulverizado los dogmas de la doctrina neoliberal. Ni el crecimiento, ni la libertad de acción, ni siquiera las supuestas cualidades de competitividad han podido detener la pandemia.

La pandemia simboliza la derrota de un sistema político y económico que durante décadas ha desmantelado y privatizado metódicamente los servicios públicos. Más que nunca, ha resaltado los límites de un sistema que quiere que, de principio a fin, de todo se pueda sacar rentabilidad.

El hecho de mantener políticas sociales y económicas que están en el origen de la crisis actual, anuncia la llegada de otra grave crisis y un nuevo período de regresión social. Para cuidar y proteger a la sociedad vasca, necesitamos otras políticas públicas. Políticas que pongan la economía al servicio de los y las ciudadanos y de la vida.

Cambiemos de raíz nuestra sociedad, pongamos en el centro el cuidado colectivo de la comunidad. Esforcémonos más en ser solidarios con los más desfavorecidos, construyendo redes locales para la ayuda mutua y para el cuidado comunitario. Promovamos iniciativas populares que ofrezcan asistencia y solidaridad a las personas que se han visto afectadas primero por la pandemia y después por la crisis económica. Es el momento de crear una nueva sociabilidad basada en la capacidad de interactuar colectivamente, de trabajar juntos y juntas y de movilizar fuerzas en favor de los y las más desfavorecidas.

Ahora es el momento de repensar nuestras vidas. Construyamos la soberanía política de nuestro territorio, la soberanía alimentaria y energética. Cambiemos nuestros hábitos de consumo por completo, prioricemos los circuitos cercanos, a las y los productores locales y las y los agricultores. Pongamos a Euskal Herria, teniendo en cuenta sus particularidades, en las senda de la transformación ecológica y social de nuestros hábitos cotidianos.

La solidaridad es el camino. ¡No podemos volver a cometer los errores del pasado! Me comprometo a participar en la construcción de una Euskal Herria soberana y solidaria que ponga la vida en el centro.