Eusko Jaurlaritza Euskalduna

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 2.500!

Mikel Irizar Intxausti
Mikel Irizar Intxausti ha firmado esta petición

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren alde

Hainbat kazetari euskaldunekin bat eginez, eskari hau egiten dugu:

EAEko agintariak aukeratzen ditugunean, erakunde publiko ezberdinen buru, denon ordezkari duinak izateko gai diren pertsonak espero ditugu. Azkeneko urte hauetan ordea, berdintasun defizit nabarmen bat gertatzen ari da erakunde eta kargu publiko ezberdinetan.

Ezaguna da euskal hiztun guztiontzat, gure hizkuntza, desberdintasun egoera batean bizi dela. Herritar guztion ardura da euskara normalizazio osora eramatea, baina zeregin horretan lehen mailako erantzukizuna daukate erakunde publikoek.
Une historikoak ari gara bizitzen hilabete hauetan. Egoera hain larria eta aldakorra izanik, oso nabarmen agertzen zaizkigu zenbait arduradun publiko komunikabideetan. Arduradun horien betebeharra da iritzi publikoari informazioa eta zehaztasunak ematea eta beraien erantzunkizuna da hori bi hizkuntza ofizialetan egitea. Baita euskaraz ere.
Euskaraz behar dugu, besteak beste, pandemiak eragindako azken neurrien, ezusteko gertakariek eragindako ekinbide ofizialen eta hartzen diren erabakien inguruko informazioa. Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien euskarazko bozeramailetza behartuak. Ez dira aski informazioa euskarazko komunikabideetatik jasotzen dugun herritarrontzat.
Horregatik, Eusko Legebiltzarrak 1982an Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea onartu eta 38 urtera, datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari eskatzen diogu:

Euskaraz hitz egiten duten sailburu eta arduradunak izenda ditzala.


Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaigu herritarroi.