SOS San Juan de Gaztelugatxe! Biotopo en peligro

SOS San Juan de Gaztelugatxe! Biotopo en peligro

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 150.000!
Con 150.000 firmas, esta petición se convierte en una de las más firmadas en Change.org

SOS Gaztelugatxe ha iniciado esta petición dirigida a Diputado general de la Diputación Foral de Bizkaia Unai Rementeria Maiz

Gaztelugatxe arrisku bizian!

Ia milioi bat euro gastatu nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko Biotopo Babestuaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren inguruetan, 51 autorentzako aparkalekua eraikitzeko. Euren esanetan, «trafikoa ordenatzeko eta baretzeko asmoz».

Gaur egun, Gaztelugatxe Bizkaiko bigarren helmuga turistikoa da, Guggenheimen ondoren. Zergatik eta Game of Thrones seriean agertu delako eta, batez ere, administrazio publikoaren bultzadarekin etengabe promozionatzen delako hedabideetan eta sare sozialetan.

Foru-administrazioak, turismo-erreklamo hori indartze aldera, estrategia batzuk diseinatu omen ditu, toki hau Bizkaiko kostalde osoko ekonomiaren motorra izan dadin. Hori azaltzeko, modu engainagarri eta interesatuan aipatzen dituzte hainbat kontzeptu; besteak beste, garapen jasangarria, turismo berdea eta ingurumenaren babesa.

Orain proiektatu eta abiarazi nahi duten obrak berekin dakar malda handiko ezponda batean 1.600 m²-ko plataforma bat eraikitzea; harri-lubeta hormigoiztatuzko hiru horma altxatzea (105 m luze eta 15 m altu); 3.000 m3 hondeatzea; 9.500 m3 betegarri ekartzea eta botatzea; drainatze-lanak egitea (hodiak sartzea, urak bideratzea...); bide-zorua eta zoladura jartzea, eta abar.

Obra honek inpaktu izugarria izango luke, itzulezina eta garestia. Espezie autoktonoekin berriki birlandatutako eremu bat suntsitzea dakar, eta arriskuan jartzen ditu inguruko balio natural, kultural eta sozialak.

Proiektu honetan, ibilgailu pribatuaren erabilera sustatzen jarraitzen da, are kutsadura handiagoa sortuz, herritarrei CO2, zarata, hautsa eta makina bat eragozpen ekarriz betiko. Aparkalekuak dei-efektua duenez, ez du arazoa konponduko; aitzitik, babestutako ingurune naturalaren degradazioa eragingo du.

Horregatik guztiagatik, proiektu hau gelditzeko eskatzen dugu, mugikortasunerako beste irtenbide mota batzuk proposatzea nahi dugu, eta ingurumena gehiago errespetatzen duten aukeren alde egitea (garraio publiko elektrikoa, Bakiotik eta Bermeotik lantzaderak, oinezko ibilaldiak, bizikletak...), babestutako kokagune hau kontserbatzeko, aldez aurretik adostasunak lortuz eta ezer inposatu gabe.

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 150.000!
Con 150.000 firmas, esta petición se convierte en una de las más firmadas en Change.org