Geldi ditzagun sexu abusuak eragindako KALTEAK !

El problema
Erabateko elkartasuna adierazten duen La Salle Ikastetxeko ikasle ohien komunikatua Patxi Ezkiaga irakasle eta idazleak eragindako sexu-jazarpena sufritu zutenei. Gaur-gaurkoz Ikerketa Txostenetan jasota dauden (8-17urteko) 26 biktima.
- Erasoak denon ahotan zeuden, bai ikasleen, bai irakasleen artean.
- 30 urtean zehar izan zen eskolako zuzendaria.
- Bada bizirik dagoen jendea abusu horiek ukatzen dituena. Ezkiagak gehiegikeriak egin zituela ezkutatzen dute. Sexu-abusu horien berri zuzenean izan zuten eta ez zuten neurririk hartu. Ez zen inongo protokolorik izan.
- Komunikatu honen barruan Patxi Ezkiaga Lasak kaltetutako jendea dago: edozein adinetako neska eta mutikoak (egun emakume eta gizonak), harrapari horren ekintzengatik zuzenean edo zeharka sufritu zutenak (anai-arrebak, lagunak, familiak…). Era berean, badaude beste biktima batzuk La Salleko ikasleak izan ez baina bere eragin-eremuan zeudenak; esate baterako, Marisol Zamora. Emakume horrek, hainbeste urtean bere mina luzaroago ezin gorderik, gai hau azaleratzeko kemena bildu zuen.
- Gure biziak berreraiki behar ditugu errekonozimenduaren bidez (adibidea: haurren agendetatik Patxi Ezkiagaren izena ezabatu da, baina ez da azaltzen zer pauso ematen ari diren, ezta zergatik ere…). Erreparazioaren mesedetan web-esteka bat ezabatzen baldin bada, jakinarazi egin behar da; baita gaur egungo informazioarekin esteka batean datu berriak gehitzen baldin badira ere. Jendarteak, gurasoek-eta Errespetua merezi dute horrelako gertakizunen aurrean.
- Publikoki eskatu dezatela barkamena, komunikatu baten bidez; izan ere, gai larria dugu esku artean. Zer egingo da? Zein urrats emango dira eta ze epetan?
- Onartu dezatela beren isiltasunarekin sortu duten mina, horrela jokatuta ez zelako, pertsona hori geldiarazi eta biktima gehiago egotea eragin zutelako. Omertà eta arduragabekeri horrek konplize bihurtzen ditu.
- Gure ikaskideei ere min egin diete, orain konturatzen ari baitira zer gertatu zen eta damua eta sufrimendu psikologikoa jasan baitezakete ez dagokien erruduntasun-sentimendua dela eta.
- Ezin ahaztu gure ondoan izan ditugun senitarteko eta lagunak, haiek ere basakeria honen jopuntu izan dira. Hamarkada luzetan izan duten atsekabeak Konpondua izan behar du.
- Beren biziari berriz ekin ahal izateko Donostiatik urrun alde egin behar izan zuten emakumeei arreta-zerbitzua eskaini behar zaie, baita laguntza psikologikoa ere haien bizilekuan. Sostengu hori beharrezkoa da biktima guztientzat ere. Zer neurri hartuko dituzue hori lortzeko eta bizitza horiek osatzeko?
- Ez gaitzatela berriro biktimizatu, libre izan behar dugu erabakitzeko La Sallerekin harremanetan jarriko garen edo beste profesional objektibo batzuekin.
- Arreta guztia jarri dadila kongregazioan, ordenan, ikastetxean eta batik bat Patxi Ezkiaga Lasarengan. Ekintza-plana.
- Gure ikaskideak sostengatzen ditugu eta ziurtatzen dugu “El País” egunkarian jasotako testigantzak egiazkoak direla; are gehiago, urteek ematen duten perspektibarekin eta adin txikiko haiek jasan zituzten tratu txar eta abusuak berriz ere egunetik egunera bizi eta gero. Horrek guztiak eragin zuzena izan du helduaroko jokabideetan, denetariko harreman sozialetan, ikas-errendimenduan, baita lan-arloan, zein pertsonaren autoestimuan ere.
- Ikusi dugu egunero neska berak aterarazten zituela arbelera, makilarekin ukitzen zituela, belarrian xuxurlatu egiten ziela, bere belaunetan jartzen zituela, titiak igurzten zizkiela.
- Neska batzuei bere bulegoan edota logelan egin zien eraso. Beste batzuei Izabako aterpetxean (Nafarroa) eragin zizkien abusuak.
- Kongregaziokoa izateak eskaintzen zion inpunitatearen babesean erasotzen zien ikasleei.
- Etengabeko tentsio-giroa zegoen eta neskak izututa zeuzkan. Bere inguruko helduak konturatzen ziren, gutxienez, zer nolako botere-harremana zuen ikasleekin. Ez da sinesgarria ume batzuek klaseko 40 pertsonen aurrean zer gertatzen zen ikustea, eta fraile/irakasle batek ere ezer ez jakitea.
- Horrez gain, pertsona heldu horiek erasotzailearen inguruan zebiltzan zurrumurruak ziur aditu zituzten. Haietakoren baten testigantza lortzea garrantzitsua dela pentsatzen dugu.
- DBLOaren babespean geratuko dira beren izenak, inizialak, lan-tokia edo bizitokia eman nahi ez dituzten sexu-erasoen biktimak. Hori beteko ez balitz, legezko ondorioak egongo lirateke (datuen babesa eta informazio pertsonalaren erabateko bermea).
Donostia, 2024-ko Uztailak 17.

1161

Compartir esta petición
Petición creada en 18 de julio de 2024