(Vous avez reçu le même message en français le 29/04. Ci-dessous la version en euskara.)
Ainhoako trafiko masiboari geldi !!!
Joan den urrian abiatu genuen petizioa izenpetu duzu, Ainhoa eta bere biztanleen osasuna zaintzeko, eta zinez eskertzen zaitugu.
803 sinatzaile gara, horietarik 303 Ainhoakoak* (petizioak segitzen du).
Ainhoako trafikoari buruz egiten den bosgarren petizioa da, izenpedura gehien bildu duena eta agian azkena!!
BIBA ZUEK ETA MILESKER DENEI !
Bai, biba zuek, zuen engaiamendua eta elkartasunarengatik, Ainhoakoak izan ala kanpokoak.
Apiril huntan, gure elkarteak petizioa eta izenpedurak suprefetari eta Ainhoako auzapezari eskura eman dizkie.
*Ainhoako bi helduetatik bat baino gehiagok gure egitasmoarekin bat egiteak, erakusten du jendeak trafikoa desbideratzeko duen borondate fermua (552 heldu azken biztanle kontaketan).
Gure desbideratze proiektua, bide departamentalak erabiliz, posible da. Nahi izanez gero, hesi iragazle baten ezartzeko aterabideak badira (Departamenduarekin hitzarmen bat, bidearen desklasifikatzea, suprefetaren edo prefetaren salbuespen bat...)
Laster, herriko hautetsiek beren proiektua (zentzu bakarrarena) aurkeztu behar ligukete bilkura publiko baten karietara. Ainhoarrek parte har dezaten beharrezkoa da, herriaren geroaz ari gara.
Eta badakizue, zentzu bakarra EZ DA desbideratze bat.
Azkenik erran behar dugu, atez ate ibili ginelarik petizioa izenpetarazteko, ez genituela ainhoar guziak ikusi, eta domaia da. Hala ere, gaia elkarrekin aipatzeko prest gara (gurekin harremanetan sartzeko: ainhoabeti.eh@gmail.com / 06 60 51 91 60) eta, nahi duenari, petizioa paperean izenpetarazten ahal diogu.
Bestalde, petizioak change.org sarean segitzen du eta lotura zabaltzen segi dezakezue!
> Gure ekintzak ez dira hortan geldituko eta lanean segitzen dugu herri barna eta Dantxaria auzoa trafiko geldiezin horretatik libratuak izan daitezen. Ez da gehiago herri bat, autobide bat baizik!
Trafikoa desbideratu behar da, eta ttikitu ere egin beharko da ondotik. Gure borrokari lotzeko, gurekin bat egiten ahal duzu eta/edo elkarteko kide bilakatu (edo kidetza arraberritu), ondoko estekan klik eginez edo gurekin harremanetan sartuz:
https://ainhoa-beti.s2.yapla.com/fr/espace-membres/adhesion/
> Gure berriak har itzazue gure elkartea jarraituz Facebooken. Ainhoako eguneroko trafikoaren bideoak aski adierazgarriak dira: itotzen ari gara!