La Guipuzcoanako autobusek Amarako geltokian geldialdi teknikoa egiteko eskaera

El problema

kaixo guztioi,

Deustuko Unibertsitateko ikasle naizenez gero, eragin zuzena izango du nigan Gipuzkoako Foru Aldundiak Amarako geltokia kentzeko erabakiak. Hurrengo lerroak, Urola Kostako Hitza egunkaritik jaso ditut, nire iritziz, ezin delako hobeto azaldu erabaki honek pertsona askori ekarriko dizkigun kalteak. Honela dio:

"Donostiako bus geltoki berria dela eta, urtarrilaren 16tik Gipuzkoanak ordutegiak eta ibilbidea aldatu egingo dituela irakurri dut. Azpeititik Donostiara doan lineak (UK01 Azkoitia>Azpeitia>Zestoa>Donostia) aldaketa kaltegarria izango du bidaiariontzat, Pio XII ean ez duelako geldialdirik egingo.

Jakin nahi nuke zer irizpide erabili duten Gipuzkoako Foru Aldundikoek eta Gipukoanakoek aldaketa hori egiteko. Kontuan izan dituzte Deustuko ikasleak, Amarara lanera joaten direnak, DNIa, Pasaportea, Podavines zentro ofizialak, Donostiako ospitala, Onkologikoa, Poliklinika eta abar?

Eta Donostiatik bueltan izango ditugun eragozpenak aipatu behar, Askatasunaren Hiribideraino joan beharko dugulako autobusa hartzera.

Konpentsazio moduan, autobusen maiztasun handiagoa jarriko dute, baina horrek ez du arazoa konpontzen. Egin dezatela beste autobus linea batzuek egingo dutena; Amaran geldialdi teknikoa egin jendea jaitsi dadin, alegia.

Aurrera joan beharrean, atzera pauso galanta guretzat."

Badakit batzuei zuzenean ez dizuela eraginik egiten geltoki honen ezeztapenak. Baina denok dugu lagun edo ezagunen bat Politeknikoan edo Deustun ikasten duena, Amara bertan lan egiten duen izeba, Hizkuntza Eskola Ofizialera joaten den lehengusua edo noizean behin ospitalera azterketa medikoa egitera joaten diren aiton-amonak. Zeuok ere joan beharko duzue NAN edo Pasaportea berritzera egunen batean. Bidezko eskaera, Amaran geldialdi teknikoa egitea autobusak. Sinatu zuk ere eskaera, ea denon artean lortzen dugun!

Aldez aurretik eskerrik asko

.

Esta petición ha conseguido 1617 firmas

Los destinatarios de la petición

Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia

Actualizaciones de la petición

Compartir esta petición

Petición creada en 12 de enero de 2016