BIDEGORRIAREN LOTURA LASAON TRENBIDE ONDOKO TUNELETIK ORAIN!

El problema
Azpeitiako eta Zestoako udalek argitaratu bezala, arrisku handiko arazoa daukagu Zestoa eta Azpeitia arteko bidegorriko erabiltzaileok eta Lasaoko herritarrok.
Arazoa aspalditik dator baino Zestoako bide berdearekin areagotu egin da, orain bidegorriaren erabiltzaile kopurua asko handitu baita, gainera Euskotreneko langileek trenbide ondoko sarrera behin eta berriz itxi dute, trenbide ondotik pasatzea ezinezkoa bihurtuz, nahiz eta aste egunetan eta neguan ez den trenik ibiltzen...
Horrekin ez dugu esan nahi trenaren aurka gaudenik, nahiz eta gure auzora onura ez ekartzeaz gain kaltea bakarrik ekarri digun... Trenak eta oinezkoak elkarrekin bizi gintezke, nola bestela?
Herritarren aldeko eskaerak orain dela 5 edo 6 urte hasi ziren, trenbide ondoan auzo lanean egokitzapen lana egiteko asmoa agertu eta modu seguruan auzoaren bi aldeak errepide azpitik lotzeko nahiarekin. Luzaroan egon gara erantzun baten zain eta baimenik gabe ezertxo ere ezin zitekela egin esaten ziguten. Azken erantzuna asko luzatu da denboran eta beti bezala ezezkoa izan da, horren ondotik errepidean 50 Km/o muga jarri dute (eskuak garbitzeko) eta errepidean kontuz bizikleta eta oinezkoekin seinalea jarri dute. Bide horretan egunero pasatzen garen herritarrok ikusi dugu hori ez duela inork betetzen eta kezkatuta gaude.
Ondorioz zure babesa nahi dugu Euskotrenbideak baimena eman dezan trenbide ondotik pasatzen uzteko eta zerbait larria gertatu aurretik arazo hau behingoz konpontzeko.

Petición cerrada
Comparte esta petición
Los destinatarios de la petición
Actualizaciones de la petición
Compartir esta petición
Petición creada en 3 de mayo de 2016