Guztion arduraz, haurrak kalera!

Guztion arduraz, haurrak kalera!
El problema
GUZTION ARDURAZ, HAURRAK KALERA! (Oiartzungo biztanleentzako)
Martxoaren 14ko Errege Dekretuaren bidez ezarri zuen Espainiako Estatuak alarma
egoera. Ordutik, ezagunak dira konfinamendu neurriak: oinarrizko beharrizanak asetzeko
bakarrik atera gaitezke etxetik. Neurri zorrotza, baina guztiz beharrezkoa birus honen
zabalpena errotik gelditzeko.
Zoritxarrez, beharrizan hauek zehaztean, haurrak ez dira kontuan hartu. Salbuespen
zehatz batzuk jarri dira, baina oso motz gelditu dira. Horren ondorioz, Oiartzungo haur
gehienek oraingoz hilabete oso bat etxetik atera gabe pasatu beharko dute. Ez hori bakarrik,
oso litekeena da denbora hau luzatzea.
Aditu askok dioen moduan, gure haurrek ezin dute neurri zorrotz hauen ondorioak
jasaten jarraitu. Haurrek kalera atera behar dute. Haurrek haizea, eguzkia eta mugimendua
behar dute beren osasun psikologiko eta fisikorako, baita euren garapenerako ere.
Agerikoa da hainbat egoera daudela: batzuk beren etxeetan dituzten zelaietara atera
daitezke, beste batzuek terraza handiak dituzte, besteek txikiak, besteek terrazarik ez, etxe
handiagoak edo txikiagoak, eguzkitsuak edo ilunak,… seguruenik, ekonomikoki behar gehien
duten familiek dituzte, kasu honetan ere, baldintzarik kaskarrenak. Horregatik, haur guztiek
gutxieneko bizi-baldintza duinak izan ditzaten bermatu behar dute erakundeek, eta, oro har,
jendarte osoak. Haur guztiek dute kaleaz gozatzeko eskubidea!
Gu ziur gaude modu arduratsu batean eginez gero, gure herriak honetarako aukerak
ematen dizkigula. Herri arduratsua gara. Erantzukizun indibidual eta kolektiboaz jokatzeko
gaitasun osoa dugu. Europako edota munduko hainbat estatutan hartu dira zentzu honetako
erabakiak, eta gurean ere har daitezke: hartu behar dira!
Jakin badakigu Udalak ez duela gai honetan eskumenik, baina herriarengandik gertuen
dagoen erakundea izanik, berari eskatzen diogu honako eskaera hau eskumena dutenei
helaraztea:
1. Herri bakoitzak, bere ezaugarrien arabera, haurren irteera ordenatua eta kontrolatua
antolatzeko beharrezko neurriak hartu ahal izatea.
2. Behin ahalmen hau izanda, herri, auzo edo etxe-komunitate bakoitzak, zentzuz jokatuz,
etxe inguruko patio edo zelaira haurren irteerak antolatzeko eskubidea izatea, betiere,
ongi antolatuta eta beharrezkoak diren distantziak mantenduta.
Elkar zainduz, guztion artean aurrera egingo dugu!
*Oiartzungo guraso eta hezitzaile batzuen izenean*
1.-Aritz Bereziartua Arruabarrena (Gorputz Hezkuntzako irakaslea, EHIko Bizijolas egitasmoko kide eta gurasoa)
2.-Iraia Etxebeste Madariaga (Urmendi Haur Eskolako irakaslea eta gurasoa)
3.- Aingeru Palomo Zabala (Elizalde Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako irakaslea eta gurasoa)
4.-Beñat Mendizabal Eskudero (Haurtzaro Ikastolako Lehen Hezkuntzako irakaslea eta gurasoa)
5.- Izaskun Etxebeste Arozena (Gurasoa)
6.- Onintza Ostolaza Arruabarrena (Gurasoa)

Petición cerrada
Comparte esta petición
Los destinatarios de la petición
Actualizaciones de la petición
Compartir esta petición
Petición creada en 29 de marzo de 2020