Sapuetxe bizirik dau

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 1.500!


Durangoko Udalak diru publikoko 425.000 € gastetako asmue deko bizirik dauen eraikin pribau bat (Sapuetxe) botatzeko.

 Horregaittik, Durangoko Udalari eskatzen deutsagu Sapuetxen eraisketa prozesue bertan behera izteko, bizirik dauen proiektu bat dalako ta bertan adin guztixetako jentiek parte hartzen dauelako. Horren lekuko diez burutzen diezen proiektu anitzak:

Umien txokoa: umien zorixonak ta bestelakuek ospatzen dabez lehenengo pisuen dauen txoko honetan.

 Kurdistanen aldeko ekintzak: antolatzen doguzen jardunaldixetatik ataratako dirue zuzenien Rojava-ra bieltzen da.

 Sapubistro: Hilebetero azken barikuen, Umerri proiektuko gurasuek bertoko produktuekin eindako afari begano ta ekologikue eskeintzen dabe.

 La noche boluda: Hilebetero hirugarren ostegunien egoten dan antzerki kabareta. Pintxo-potien alternatiba deittu ixen dotzie ta aretue txiki geratzen da.

Aterpetxie: Ekintzetan hartu emonien gabizenontzako, leku atsegin bat atondute dau hirugarren pisuen.

 TOK (Traperu Oholtza Kolektiboa): Momentu honetan euren antzez-lanaren prestaketan laugarren pisuen, ta ikastaruek bebai emoten dauz bertan.

 Serigrafia tailerra: laster martxan hasiko dan proiektue da.

 Hemen joteko proposatzen dozkuezan musika taldiei edo liburu aurkezpen eta hitzaldi proposamenei, ahal dogun guztixetan baietz esaten saiatzen gara, euren musika ta proiektuek ezagutarazten laguntzeko asmoz.

Guzti honi forma emoteko, astero batzen gara proiektu aberasgarri honekin hazten jarraitzeko.

Honetaz aparte, Sapuetxen bertoko produktuen aldeko apustue eitten dogu, ta tabernan dauen generuen 100% ahalik eta gertukuena da. Horrek diru margen gitxiau emon arren, uste dogu tokiko ekonomia bultzetako ezinbesteko apustue dala.

Sapuetxek, beste edozein etxek moduen, bere 19 urtietan ziher sasoi hobiek ta sasoi txarrauek eukin dauz, ta gu danetatik ikesten saiatu gara. Argi dekogu, garena garela gatozen lekutik gatozelako.

Durangon dauzen biherrizenak kontutan hartute, Durangarrek benetan gure dabe euren dirue horretan gastetie? Hori da Durangok dekon lehentasun bat?

Zegaittik ez dabe diru hori danon etxebizitza eskubidie bermatzera bideratzen, adibidez?

Sapuetxe eraikina jabego pribatukue da ta bere azpittik erreka pasetan da. Horregaittik, jabeak, Iparraldeko Ur Konfederazioak ta URA agentziak dekie bere ardura. Zegaittik hartu dau udalak bere gain asumitzie ez dagokion gastue? Ze interes dau erabaki horren atzien?



Hoy: sapuetxe cuenta con tu ayuda

sapuetxe necesita tu ayuda con esta petición «durangoko udala: Sapuetxe bizirik dau». Únete a sapuetxe y 1.001 personas que ya han firmado.