Deustuko Merkatu Zaharraren eraikina (egun Gazte Lokala) mantendua izateko eskaera

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 1.500!


Eskaera hau sinatzen dugunok, Ramon y Cajal Etorbideko 19. zenbakian kokatua dagoen eta Deustuko Merkatu zahar gisa ezaguna den eraikina mantendua izateko beharra adierazten dugu. Horretarako eraikin hau, onartzekotan dagoen “Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra”-ren eraikinen katalogoan sartua izan dadila eskatzen diogu udal gobernu zein udalbatzari. Ondorengo arrazoietan oinarritzen dugu gure eskaria;


1-Eraikinaren adina zein bere izaera historiko eta sinbolikoa: Deustuko Merkatu zaharraren eraikina Deustuko elizbarrutiko hilerriaren gainean eraiki zen 1886-an. Deustun garai horretatik gaur egun arte iraun duen eraikin oso gutxi daude eta garai batean Deustu, udal, eliza eta merkatudun udalerri independentea izan zela gogorarazten duen aztarna bakarrenetakoa da.


2-Eraikinak azken 26 urteetan izan duen erabilera: Urte guzti hauetan eraikina Deustuko Herri Mugimenduak zein auzoko elkarte ezberdinek erabili, kudeatu eta zaindu dute, auzoarentzako zein hiri osoarentzako erreferente bilakatuz. Honen ondorioz, Deustuko hainbat elkarte eta herri mugimenduk lokal hau erabilera kolektiborako mantentzearen behar handia dute.


3-Eraikinaren egoera ona: Urte hauetan zehar eduki duen erabilera eta zaintzaren ondorioz, nahiz eta zaharra izan, egoera onean dago.

 

Las personas que firmamos esta petición solicitamos, tanto al gobierno municipal de Bilbo como al pleno del Ayuntamiento, la inclusión del edificio situado en la Avenida Ramón Y Cajal 19, conocido como el edificio del antiguo mercado de Deustu, en el Catálogo de edificios del Plan General de Ordenación Urbana de Bilbao. De cara a que este edificio sea preservado en base a los siguientes motivos:


1-La antigüedad del edificio y su significado Historico-Simbólico: El edificio del Mercado Viejo de Deustu fue construido sobre el cementerio de la Anteiglesia de Deustu en 1886, siendo uno de los poquísimos edificios de esa época que queda en el actual distrito de Deustu y uno de los pocos vestigios que evoca aquel tiempo en que Deustu fue un municipio independiente con su Ayuntamiento, su iglesia y su mercado.


2-La función que durante estos 26 años ha cumplido el edificio: Todos estos años ha sido empleado, gestionado y mantenido por el movimiento popular y asociativo de Deustu, convirtiéndose en un referente para el barrio y el resto de la ciudad. Por este motivo, tanto el movimiento popular de Deustu como diversas asociaciones del barrio tienen una enorme necesidad de mantener este edificio para usos colectivos.


3-El buen estado del edificio: Debido al uso y cuidado que se le ha dado a este espacio, se encuentra en buenas condiciones pese a su antigüedad.



Hoy: DeGLAP cuenta con tu ayuda

DeGLAP Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataforma necesita tu ayuda con esta petición «Bilboko udaleko Ondare Batzordeari: Deustuko Merkatu Zaharraren eraikina (egun Gazte Lokala) mantendua izateko eskaera». Únete a DeGLAP y 1.003 personas que ya han firmado.