Plaza gehiago Txatxilipurdiko udalekuetarako

El problema

Alkate andrea,

Arrasateko guraso talde bat gara.

Ukaezina da Txatxilipurdi elkarteak gure herrian euskarazko eta kalitatezko aisialdiaren alde egiten duen lana. Are nabarmenagoa da beraien jarduna Covid-19ak haurren heziketan eta baita hizkuntzan ere oso negatiboki eragiten diharduen garai hauetan. Honenbestez, inoiz baino beharrezkoagoak iruditzen zaizkigu Txatxilipurdik herriko haur eta gazte GUZTIEI begira antolatzen dituen udalekuak zein beste hainbat egitasmo ere.

Aurten, ordea, Covid-19a dela eta bete beharreko segurtasun neurriengatik, udalekuetan parte hartzeko plazak OSO mugatuak izan dira. 22.000 biztanle inguruko herria izanik, 2-12 urte bitarteko haurrentzat 156 plaza besterik ezin izan dituzte eskaini. Oñatin, esaterako,11.500 biztanle inguruko herria izanik, Udalarekin eginiko elkarlanari esker 400 plaza eskaini dira.

Arrasaten gertatutakoaren ondorioz, goiz bakar batetan agortu ziren adin tarte batzuentzako plaza guztiak eta gureak bezala, beste haur ugari Txatxilipurdiko udalekuetan parte hartzeko aukerarik gabe gelditu dira.

Guraso nahiz herritar bezala, Arrasateko haurrek Txatxilipurdiko udalekuetan parte hartzeko plaza gehiago eskaintzea beharrezko deritzogu. Hau dela eta, udalari ESKATU NAHI DIOGU baliabide eta elkarlanerako prestutasun gehiago jar ditzan, bai udalekuetarako nahiz Txatxilipurdik herriko haur eta gazte guztiei begira eskaintzen dituen beste egitasmoetarako ere.

Besterik gabe, zuen erantzunaren zain agurtzen gara.

Arrasateko guraso talde bat.

avatar of the starter
Arrasateko guraso talde batCreador de la petición
Esta petición ha conseguido 167 firmas

Los destinatarios de la petición

Arrasateko Udaletxea
Arrasateko Udaletxea

Actualizaciones de la petición

Compartir esta petición

Petición creada en 1 de mayo de 2021