Artista eszenikoek UEFAren gehiegikeria salatzen dute

Artista eszenikoek UEFAren gehiegikeria salatzen dute

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 150.000!

Jaime Puente
Jaime Puente ha firmado esta petición

English Française Deutsche Italiano Portugues Galego Català Valencià Euskera

Español

APDCM [1] eta ConARTE [2] elkarteek, artista eszenikoen eskubideen alde eta duintasunaren aurkako atentatua salatzen dute. ADDEk salaketa izenpetu du.

UEFA Champions League-k irekiera zeremonia ekitaldirako boluntario casting-a eskaini dute. Sektore jasangarri bat ez da horrela lortuko!

Salaketa hori, SoldOUT ekoizle etxeak egindako audizioa dela eta sortzen da, izan ere, 16 urte gorako 200 artista boluntario eskatzen dituzte. Entseguak egiteko bitartekoekin, maiatzaren 15etik ekainaren 1era. Boluntario horiek zeremonia horretan munduan ospe handia duen musikari bat eta nazioartean sona duen koreografo baten laguntzaile izango direlarik.

APDCM [1] eta ConARTE [2] elkarteek, artista eszenikoen eskubideen alde eta duintasunaren aurkako atentatua salatu besterik ezin dute egin. Aurretik izan diren beste lan eskaintza ez ordainduen aurrean bezala. Kredituentan aipamena izatearen truke 080 Barcelona Fashion Weekean gertatu zen bezala (Generalitat de Catalunya-ren ekimen bat) edo Goya sarien festan (Zinema Akademiak antolatuta) kasu horretan lan praktika txar horiek Lan-Ikuskaritzan jakinarazi ziren.

UEFA Champions League final irekieraren zeremoniak, europar futbol profesionalaren jardunaldi handiak, entretenimenduaren lan praktika egokien eredu izatea nahi dugu eta kirol erakundeek, artista eszenikoen arloa, nahikoa ahul dagoena, lan eta soldata baldintzak errespetatu ditzaten.

Irainatzat eta gaitasun profesionalaren galeratzat hartzen dugu, artisten taldeei euren lanagatik ordaindu nahi ez zaienean. Gaur dantzariei buruz ari gara, bihar beste lanbideren bat izan daiteke boluntario izateko eskaera egiten dietena.

Artista eszenikoen alde, UEFA bezalako erakunde batek lan praktika egokien eredu izatea eskatzen dugu. Horrelako jarrerak guztiz baztertzen ditugu langileen duintasunari erasotzen baitute, indarrean dagoen legedia hausten dute eta Gizarte Segurantzarentzako iruzurra egiten dutelako.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari eta Futboleko Espainiar Erreal Federazioari, (UEFAko kide) Europear entitate horretan lan praktika egokiak sustatzeko eskatzen dugu. Jaialdia babesten duten entitate pribatuei ere UEFAri, SoldOUT ekoizle etxeari eta azpikontratatuta dauden beste enpresei, indarrean dagoen lan legedia betetzeko eta ekitaldi horrek suposatzen duen esfortzu ekonomikoaren  inbertsio etiko bat egiteko eskatzen diegu.

Gaur egun, gure herrialdean dantzaren profesionalen egoera SGAEk argitaratzen duen arabera: “Dantzak, 2017 eta 2018ko datuekin alderaztuz galera garrantzitsuak izan ditu hiru adierazleetan: %56a ikuskizunen kopuruan, % 46,3a asistentzian eta %54,6a diru-bilketan”. Datu horiekin eta 10 urte jarraian beherakada izaten arte eszenikoen arloan lanbide kaltetuena dugu. Dantzak azken urtean izan duen susperraldi eskasak, irudikatu dezakegun giza egoera zailak eragin ditu. Espainiako aktore eta dantzarien kolektiboaren giza ikerketaren arabera, interpreteen %92a urtean 12.000 euro baino gutxiago irabazten dute. Perfil profesional horren gehiengoa, 33 urteko emakumea, goi mailako ikasketaduna eta hilean 600 euroko diru-saria jasotzen duena, hori baldin eta lana dagoenean…

Kasu honetan ez da ongitzazko ekitaldi bat, agian lankidetza eskuzabal bat planteatu daitekena.  Ez dago gauza okerragorik dikotomia baztertzailetzat planteatzea futbolzale eta artisten artean, zale eta profesionalen artean, gakoa bestelakoa denean. UEFAk errespetua aldarrikatzen badu, europear ligako ekitaldian lana egiten duten profesionalei errespetatzen hasi behar du, lan boluntariopean lan eskiantza bat ezkutatu beharrean.

Adeitasunez,

Madril Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkartea

Cl. Conde Vistahermosa, 9

Tel: 915695195

Harremana: conarte.media@gmail.com

Sare sozialak:

https://www.facebook.com/APDanzaMadrid/

https://twitter.com/apdcm

[1]Asociación de Profesionales de la Danza en la Comunidad de Madrid (APDCM)

[2]Confederación de Artistas-Trabajadores del Espectaculo (ConARTE)

 

APDCM,  ConARTE  konfederazioaren sindikatu bat da,

ConARTE, FIAko kide da (Federación Internacional de Actores)

Nazioarteko kanpaina hau N.Mren jatorrizko ideia da.

Euskarara itzulpena L.M