Petition Update

Epaiketa azaroaren 18an izango da

Mugitu! Mugimendua
No al Tren de Alta Velocidad, Spain

Oct 30, 2013 — Ia 5000 sinadura lortu ditugu jadanik Nafarroako Lehendakariari tartakada botatzea 5 eta 9 urte arteko kartzelarekin zigortu ez dadin.

Epaiketa data azaroaren 18an jarri du Audientzia Nazionalak. Hurrengo egunetan salaketa eta elkartasun ekintzetan parte hartzeko eskatzen dizugu:
- Azaroak 7 osteguna : Iruñeko Baluarten eguerdiko 1etan kontzentrazioa, Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) bertan ospatuko duen osoko bilkuraren atarian. Hain zuzen ere, CTP erakunde horrek duela bi urte Toulousen ospatu zuen konferentzian tartakatu genuen Yolanda Barcina AHTren aurka protesta egiteko.
- Azaroak 12 asteartea: Herriz herriko ekintzak eta kontzentrazioak.
- Azaroak 16 larunbata: Manifestazio Golosala Iruñean tartalariekiko elkartasunean eta AHT gelditzeko.
- Azaroak 18 astelehena: Kontzentrazioak Madrid-en Entzutegi aurrean.

Informazio gehiago http://TAVtazo.org
eta Mugitu!Mugimendua-ren weborrian http://mugitu.blogspot.com.es