Ibilgailu motordunik gabeko lekune iraunkorra Arrietara hondartzako goi aparkalekuan

Ibilgailu motordunik gabeko lekune iraunkorra Arrietara hondartzako goi aparkalekuan

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 100!

Koldo Atxutegi
Koldo Atxutegi ha firmado esta petición

Pertsonak eta bere garapen sozial eta integrala ardatzat duen ibilgailurik gabeko gunea egokitzea Arrietara aldean galdegiten dugu.

Horregatik, honako hau eskatzen dugu:

1. Arrietara aparkalekuko goi aldea ibilgailu motordunen trafikoa behin betiko etetzea.

2. Funtzio anitzeko eremu bat sortzea non komunitateko kideen arteko harremanak indartu ez ezik jarduera osasungarriak ere egin ahal izango diren: paseatu, korrika egin, itsasoa behatu, skatea egin, patinatu, bizikletan ibili, alegia.

3. Arrietara aldea udalerriko gainerakoarekin lotzeko garraiobide iraukorraren erabileraren sustapena: Larrabasterrara sartzeko ondo seinaleztatutako eta ibilgailu motordunen trafikotik babestutako bidegorria, txirrindu aparkalekua , garraio publiko nahikoa...