Lekeitioko liburutegiko instalazio eta ordutegiaren berrikuntza

Lekeitioko liburutegiko instalazio eta ordutegiaren berrikuntza

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 500!
Con 500 firmas, es más probable que esta petición aparezca entre las peticiones recomendadas
Ane Maruri basterrika ha iniciado esta petición dirigida a Lekeitioko udala

Lekeitioko liburutegiko erabiltzaileak gara. Azken urteotan liburutegiko egutegi eta ordutegia oso urria dela antzematen dugu. Azterketa sasoian, hau da, gabonetatik otsailera eta maiatzetik uztailera liburutegiaren ordutegia eta zerbitzua zabaltzea eskatzen dugu. Horrez gain, eguneroko ordutegia ere murriztua dela uste dugu. 

Ordutegia luzatu ezin bada ikasleentzako beste gela bat zabaltzea eskatzen dugu, bere internet eta entxufeekin.

Horrez gain liburutegia azken aldi honetan itxita egon da hainbat egunetan, hain zuzen ere jai egunak izan ez diren egunetan. Liburutegira iritsi eta itxita aurkitu dugu inongo azalpenik eman gabe.

Ikasle gelari dagokionez, oso txikia da, ikasle guztiok ez gara hor sartzen eta instalazioak oso murriztuak dira, entxufeak eta argial adibidez.

Laburbilduz, gure eskakizuna hurrengoa da: ordutegia luzatzea, gutxienez goizeko 9retatik arratsaldeko 21:00etara eguerdian itxi gabe. Ezinezkoa bada beste gela bat sortu, mahai, entxufe eta internetarekin.

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 500!
Con 500 firmas, es más probable que esta petición aparezca entre las peticiones recomendadas