Petición cerrada

Actividades Deportivas de Álava por un CONVENIO DIGNO/ HITZARMEN DUIN BATEN ALDE

Esta petición ha conseguido 1.224 firmas


Los y las trabajadores/as pertenecientes al sector de Actividades Deportivas de Álava (socorristas, monitores, control de instalaciones, vigilantes, cacheros, etc.) llevamos dos años intentando renovar nuestro convenio provincial.


Sin embargo, debido a la falta de voluntad para avanzar mostrada por la patronal y la falta de una oferta que englobe a todas las categorías, está resultando imposible llegar a un acuerdo.


La paciencia se nos ha terminado. La situación que estamos viviendo el colectivo es sangrante: las categorías englobadas en el Grupo 4 (cancheros, vigilantes, control de instalaciones) tenemos un salario miserable, 6,22 € brutos por hora, que hace que a pesar de tener trabajo, seamos pobres.


Durante la temporada de verano el trabajo de los socorristas está supeditado a la temperatura. De manera que solo se nos requiere para trabajar cuando la temperatura es alta, y cuando no es así nos quedamos en casa sin cobrar. Sin embargo, se nos exige estar disponibles para la empresa en todo momento. Entendemos que como en el resto de sectores donde existen guardias, esta disponibilidad total debe ser valorada económicamente.


Los socorristas y monitores deportivos en los últimos ocho años hemos tenido el salario congelado, lo que ha supuesto un 9% de pérdida del poder adquisitivo. Gran parte de la culpa de que nos encontremos en esta situación la tiene el propio ayuntamiento que adjudica estos servicios al mejor postor.


Ante todo esto nos hemos organizado y hemos decidido no esperar más. Es por ello que queremos informar a la ciudadanía y a todos los y las usuarias de las instalaciones deportivas municipales, que hemos convocado una huelga desde el 23 al 31 de julio ambos inclusive. No es nuestra intención perjudicar a las y los usuarios/as pero la patronal no nos deja otra alternativa.

Ya que las instalaciones públicas nos pertenecen a tod@s, entendemos que esta  situación nos perjudica a tod@s, por ello ¡¡¡¡NECESITAMOS VUESTRA AYUDA!!!!
En vista de esta situación solicitamos UN CONVENIO DIGNO para todos los grupos de este sector que contemple los siguientes puntos:


1. Subida salarial del IPC + 1% para monitores y socorristas
2. En los servicios de refuerzos de temperaturas derecho al cobro del 40% del sueldo para los socorristas por estar disponible a la espera de que la empresa solicite o no sus servicios. Puesto que si hace malo nos quedamos en nuestras casas sin cobrar.
3. Que a los monitores que trabajan en varios centros cívicos se les tenga en cuenta los traslados como tiempo de trabajo durante la jornada.
4. Inminente subida salarial de un 40% para los trabajadores del grupo 4.


Arabako kirol jardueretako enpresen sektorean dihardugun langileok (sorosleak, monitoreak, instalazioen kontrola, zaintzaileak, kantxeroak…) 2 urte daramatzagu gure herrialdeko hitzarmena berritzen saiatzen.


Hala ere, patronalak aurrera joateko erakutsitako borondate faltagatik, eta kategoria guztiei eragingo dion eskaintza orokor baten faltagatik, ezinezkoa suertatzen ari da akordio batera heltzea.


Pazientzia amaitu zaigu. Pairatzen ari garen egoera mingarria da oso: 4. taldeko langileok (kantxeroak, zaintzaileak, instalazioen kontrola) miseriazko soldata daukagu orduko 6,22€ gordin. Lana eduki arren, pobreak gara.


Udako denboraldiko sorosleon lana eguraldiaren araberakoa da. Izan ere, tenperatura altua denetan baino ez digute lanerako deitzen, tenperatura baxua denetan etxean geratu behar gara kobratu gabe. Hala ere, enpresak eskuragai egotea eskatzen digu uneoro. Gauzak horrela, zaintzak dauden gainontzeko sektoreetan legez, eskuragai egotea ekonomikoki baloratu behar dela ulertzen dugu.


Sorosleok eta kirol monitoreok, azken 8 urte hauetan soldata izozturik izan dugu, eta honek eros ahalmenaren %9ko galera suposatu digu.


Egoera honetan aurkitzearen erruaren zati handi bat udalak berak dauka, eskaintza merkeena egiten duenari esleitzen dizkiolako zerbitzuak.


Honen guztiaren aurrean, langileok antolatu gara eta gehiago ez itxarotea erabaki dugu. Hori dela eta, herritarroi eta udal kirol instalazioetako erabiltzaile guztioi ondorengoa iragarri nahi dizuegu: uztailaren 23tik 31ra GREBA deitu dugu. Ez da gure nahia erabiltzaileak kaltetzea, baina patronalak ez digu beste aukerarik uzten. Ulertuko duzuelakoan gaude.


Udal instalazioak denonak direnez, egoera honetan hiritar guztiak gara kaltetuak. Horregatik, ZUEN KOLABORAZIOA ETA LAGUNTZA BEHAR DUGU!
Guzti hau kontutan hartuta, sektore honetako talde guztientzako hurrengo puntuak betetzen dituen HITZARMEN DUIN BAT eskatzen dugu:


1. KPI + %1aren soldata igoera monitore zein sorosleontzako
2. Eguraldiaren araberako errefortzu zerbitzuetan, sorosleontzako soldataren %40a kobratzeko eskubidea.
3. Lanaldian zehar gizarte etxe bat baino gehiagotan lan egiten dugun monitoreentzako, zentro batetik besterako lekualdaketa lan denbora bezala kontuan hartzea. Izan ere, monitoreok denbora luzea ematen dugu lekualdaketan eta denbora hau ez da soldatan kontuan hartzen.
4. %40ko berehalako soldata igoera 4. taldeko langileentzat.



Hoy: Actividades deportivas de Araba en Lucha cuenta con tu ayuda

Actividades deportivas de Araba en Lucha necesita tu ayuda con esta petición «https://www.facebook.com/ActDeportivasSOS/: Actividades Deportivas de Álava por un CONVENIO DIGNO/ HITZARMEN DUIN BATEN ALDE». Únete a Actividades deportivas de Araba en Lucha y 1.223 personas que ya han firmado.