MURRIZKETA, ESZEDENTZIA ETA SUSPENTSIOAK... NOIZ, NOLA ETA NOIZ ARTE GURE ERABAKIA

MURRIZKETA, ESZEDENTZIA ETA SUSPENTSIOAK... NOIZ, NOLA ETA NOIZ ARTE GURE ERABAKIA

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 1000!
Con 1000 firmas, es más probable que esta petición aparezca entre las peticiones recomendadas
Itziar Salegi Ansorregi ha iniciado esta petición dirigida a Hezkuntza saila

Idatzi hau sinatzen dugun hezkuntzako langileok Hezkuntza Sailak ekainaren 30eko
datarekin argitaratutako jardunaldi murrizketen, suspentsio trantsitorioen eta
eszedentzien inguruko instrukzioek gure eskubideak urratzen dituztela salatu nahi dugu.
Langileon estatutuaren 37. artikuluak honakoak zehazten ditu:
1. 3 urtez azpiko seme-alaben zaintzagatik eszedentzia hartzea edota 12 urtez
azpiko seme-alaben zaintzagatik jardunaldia murriztea langile guztion eskubidea
dela.
2. Baimen horien ordutegia eta luzapena zehaztea langileari dagokiola.
3. Enpresak –kasu honetan, Hezkuntza Sailak– baimen horiek muga ditzakeela,
baldin eta enpresaren funtzionamenduari eragiten dioten arrazoi justifikatuak
badaude.
Horiek horrela, hau da gure aldarrikapena:
1. Jarraibide berriak gehiegizkoak eta neurrigabeak direla.
2. Urtean, baimenak, murrizketak eta abarrak bi data zehatzetan baino ezin eten
ahal izatea langileon lanaren eta familia kontziliazioaren aurka doala.
3. Baimenak, murrizketak eta abarrak eteteak ez duela ez enpresaren
funtzionamenduan, ez ordezko langilearengan zertan eraginik izan.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Sailak neurri berrietan atzera egin eta langileon
estatutuan adierazten direnak bete ezean, idatzi hau sinatzen dugunok epaitegietara
jotzeko prest gaudela ere adierazten dugu.

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 1000!
Con 1000 firmas, es más probable que esta petición aparezca entre las peticiones recomendadas