SUKARRIETA ESKOLA EZ ITXI!

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 2.500!

Uxue Alli
Uxue Alli ha firmado esta petición

Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroaren (CEEP-SESZ) jarduerarekin eteteko Hezkuntza Sailak hartu duen erabakiaren aurrean zera adierazi nahi dut,

SESZ-k sortu zenetik ia berrogei urteko jardunean:

Iraunkortasunaren alde sentsibilizatu eta kontzientziatu ditu Bizkaiko bi belaunaldiko ikasleak (110.000 baino gehiago), gaur egun ingurumenarekin eta krisi ekosozialarekin arduratuta eta konprometituta dagoen gehiengo soziala.
Hezkuntzarako espazio bat sortu du Urdaibaiko Biosferako Erreserban, ikasleen konpetentzia maila, balio etiko eta sozialen formazioa, lan kooperatiboa eta gizarteratze prozesua, autonomia eta ekimenean aurrera egitea eta norbanako zein taldeko ardura eta konpromisoak hartzea indartuz.   
Irakasleen etengabeko prestakuntzan parte hartu du metodologia berritzaileen bitartez ingurumen hezkuntzan praktika eta teoria soziokonstruktibista uztartuz eta metodologia berritzaile horiek zentro askotara hedatzea ahalbidetuz.
Hedapen zabala izan du. Horretan eragina izan dute bertan egindako ikerketek, hezkuntzarako materialek eta argitalpenek. Jarduera hauek izandako onarpenak isla zabala izan dute jasotako sarietan, hitzaldi eta ikastaroetarako gonbidapenetan eta baita ingurumen hezkuntzako mundu mailako kongresuetan ere. 
Covid-19ak sortutako pandemiak segurtasun-sentsazioa desegituratu du  eta ziurgabetasuna ezarri du – zoriarekin batera, SESZko ingurumen-hezkuntzako proiektuetan beti landutako alderdia –  eta gure bizitzan kokatu da. Izan ere osasun krisi hau, planetako bizitza arriskuan jartzen duen krisi ekologikoaren eta krisi sozial globalaren parte da.

Gizarte eta hezkuntza testuinguru zeharo berri batean ari gara sartzen, eta horrek herritarrei   osasun krisi berrien aurrean erresiliente izateko aukera emango dieten agertokiak eraikitzea eskatzen die. SESZ beharrezko tresna da gizarteak eta eskolak berrikuntzarako, ebaluaziorako, kalitaterako eta jasangarritasunerako urratsak eman ditzaten. Aldi berean ikasleak arazo ekosozialen inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko; errealitate horiek ulertzen lagunduko dieten ezagupenetara hurbiltzeko; eta,  gizarte justuago, bidezkoago, jasangarriago eta osasuntsuagoetarako trantsizioa bultzatzen duen ekintza ekosozial eraldatzaileari alternatibak eta espazioak eskaintzeko.

Horregatik, beharrezkoa da, gaur egun inoiz baino gehiago,  SESZ proiektuaren jarduera mantentzea eta behar dituen giza baliabide eta dotazio ekonomikoz hornitzea, ikasleei natura, komunikazio, bizikidetza eta ekintza eraldatzailera hurbiltzen laguntzeko, ingurune fisiko eta pedagogiko bat eskaintzeko, eta aldi berean, irakasleei ezagupenak barneratzeko teoria sozio-konstruktibistetan oinarritutako saiakuntza pedagogikoak eta materialak eskaintzeko.

Orain arte SESZ eta ingurumen hezkuntza garrantzitsuak izan badira, orain erabat ezinbestekoak bihurtu dira.

 

Zer da SESZ?

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ante la noticia del cierre de la actividad de Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa-Centro de Experimentación Escolar de Pedernales-Sukarrieta (CEEP-SESZ), deseo manifestar lo siguiente:

El CEEP, a punto de cumplir 40 años de su actividad,

Ha sensibilizado y concienciado en pro de la sostenibilidad a dos generaciones de estudiantes de Bizkaia (más de 110.000) que conforman hoy esa mayoría social preocupada y comprometida con el medio ambiente y la crisis ecosocial.
Ha creado un espacio, en plena Reserva de la Biosfera de Urdaibai, donde se refuerza el nivel competencial del alumnado, su formación en valores sociales y éticos, el trabajo cooperativo y la socialización, la autonomía y el emprendizaje, la adquisición de responsabilidades y de compromisos individuales y colectivos.
Ha colaborado en la formación permanente del profesorado a través de metodologías innovadoras, a caballo entre la teoría y la práctica socioconstructivista en educación ambiental, que se han extendido por muchos centros educativos.
La labor del CEEP se ha extendido a través de investigaciones, desarrollo de materiales y diversas publicaciones que han sido reconocidas con premios, invitación a conferencias y cursos e, incluso, congresos mundiales de educación ambiental.
La pandemia causada por la Covid-19 ha desestructurado la sensación de seguridad y ha dejado sitio a la incertidumbre –junto con el azar, un aspecto siempre trabajado en los proyectos de educación ambiental del CEEP- y se ha instalado en nuestras vidas. Una crisis sanitaria que es parte y reflejo de la crisis ecológica y social global que pone en riesgo la vida en el planeta.

Porque entramos en un contexto social y educativo totalmente nuevo, que exige la construcción de escenarios que permitan a la población ser resiliente ante nuevas crisis sanitarias, el CEEP es un instrumento necesario a fin de que sociedad y escuela den pasos hacia la innovación, la evaluación, la calidad y la sostenibilidad, y para sensibilizar y concienciar al alumnado acerca de los problemas ecosociales, ayudar a descubrir el conocimiento que facilite entender dichas realidades, favorecer la reflexión sobre las posibles alternativas y ofrecer espacios a la acción ecosocial transformadora que impulse la transición a otras sociedades más justas, equitativas, sostenibles y sanas.

Por ello es necesario, mantener y dotar al SESZ-CEEP de los recursos humanos y económicos necesarios para, hoy más que nunca, ofrecer al alumnado un medio físico y pedagógico que favorezca su aproximación a la naturaleza, la convivencia y la acción transformadora, y al profesorado un lugar de experiencias pedagógicas y de elaboración de materiales, enmarcados en un contexto de pedagogía inspirada en las teorías socio-constructivistas de formación del conocimiento.

Si alguna vez el CEEP y la educación ambiental fueron importantes, hoy son radicalmente imprescindibles.