HANDIA pelikula euskaraz ikusi nahi dugu Getxon

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 2.500!


Getxo Zinemetan HANDIA pelikula gaztelerara bikoiztuta eskaintzen ari dira, sesio guztietan. Ez dago euskaraz, bere jatorrizko hizkuntzan, ikusteko aukerarik. HANDIA pelikula euskaraz sortutakoa da, baina zinemako arduradunek / banatzaileek erabaki dute gaztelerako bertsioa proiektatzea, euskarazko bertsioan azpitituluak jar daitezkeen arren.

Beste behin ere, euskaldunok arrotz gure herrian. Loreak filma "Flores" bihurtu ziguten orain dela pare bat urte Getxon. Nahikoa da. Ez dugu gure herritik alde egin nahi euskal zinemaz gozatu ahal izateko.


Honen aurrean, beraz, eskaera zuzena egiten diogu Getxo Zinemakeri: ez dugu "Gigante" ikusi nahi, HANDIA ikusi nahi dugu. Eta urte osoan zehar ere, kalitatezko zinema ikusi nahi dugu euskaraz.

Asko baldin bagara, asko garela erakusten badiegu, euskaraz programatzera behartuko ditugu. Bada, sinatu eta zabaldu!

Getxon ere, euskarazko zinema gura dugu!

 

 



Hoy: Getxon cuenta con tu ayuda

Getxon Euskaraz necesita tu ayuda con esta petición «Getxo Zinemak: HANDIA pelikula euskaraz ikusi nahi dugu Getxon». Únete a Getxon y 1.518 personas que ya han firmado.