GEHIEGIZKO AZUKRE KONTSUMOA JAISTERIK BA AL LEGOKE? BAI LEGE BAT JARRI EZKERO.

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 100!


Dieta orekatu bat eramatea, giza gorputzarentzat oso osasuntsua da. Egunerokotasunean sartzen den ekintza bat izango litzateke jatea; gosaria, hamaiketakoa, tarteko mokadutxoak, bazkaria, orduz kanpoko mokadutxoak…

Oso erraza litzateke edonorentzat, ondo jan behar dela esatea, denetik jan behar dela eta kopuru egokian baina ez da hain erreza hori norberak egi bihurtzea.

Pentsatzen hasi ezkero, guk otorduetan gauza ezberdin asko jaten ditugu eta denetik jaten dugula eta ondo pentsa dezakegu, baina badaude hainbat gai, behar baina gehiago kontsumitu ohi ditugunak, esaterako, gatza eta azukrea. Guk azukrea behar dugunean gauza gozoak jateari ekiten diogu eta ez diogu zenbatekoari garrantzi handirik ematen


Ez da berdina egunen batean txokolate tableta oso bat jatea edo konstanteki gelditu gabe egunero txokolate tableta oso bat jatea, ez dute eragin bera gure gorputzaren barnean.


Baina ba al dakigu benetan azukrearen zenbatekoa kontsumitzen dugun egunero? Ziur al zaude behar dena bakarrik kontsumitzen duzula? Inoiz begiratu al duzu jaten duzun elikagai horrek zenbateko azukre kopurua duen?


Garai bateko dietak hartu ezkero konturatuko ginen askoz hobe jaten zela gaur egun baino. Lehen zerbait gozoa behar zenuenean gai naturaletatik hartzen ziren, eta orain berriz dendara joan eta erosi besterik ez dira egiten. Iruditzen zaigu hori alda daitekeela.


Mediku frogak egin ondoren eta gure burua informazioz bete ondoren orain zuena bete nahi dugu. Egunean zehar bataz beste 50g azukre baino gutxiago kontsumitu beharko genituzke, baina guk eguneko bataz beste 90-100 gramo kontsumitzen ditugu.

Herriaren 10 pertsonatik 6 pertsonak pisuarekin gora behera handiak izan ohi ditu eta beste 4 pertsonak gehiegizko pisua daukate


Gure proposamena ondorengoa da; Legedi bat ezartzea, elikagaien azukre kopurua murriztu ahal izateko, eta horretarako gehiegizko kontsumo hau dela eta jendea bultzatu nahi dugu, ahal dela naturan aurki daitezken zapore gozoak erabiltzea, kimikoki eginiko produktuen erabilera gutxitzea.

Gehitu mahaspasak muesliari, edo jan fruitu lehorrak noizean behin. Ordezko oso onak dira.

Gainera mantenugai garrantzitsuak dituzte, hala nola,  mineralak eta zuntza.’



Hoy: Iraitz cuenta con tu ayuda

Iraitz Mendizabal necesita tu ayuda con esta petición «.: GEHIEGIZKO AZUKRE KONTSUMOA JAISTERIK BA AL LEGOKE? BAI LEGE BAT JARRI EZKERO.». Únete a Iraitz y 52 personas que ya han firmado.