Euskararen alde: euskarak aurrera egin behar du, eraso guztien gainetik. Euskara aurrera!

Euskararen alde: euskarak aurrera egin behar du, eraso guztien gainetik. Euskara aurrera!

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 2500!
Con 2500 firmas, es más probable que esta petición sea publicada en los medios de comunicación locales
Euskara Aurrera ha iniciado esta petición

Euskararen egoerarekin kezkatuta gaude eta gazteok egoera kezkagarri horretan bizitzera ohitu nahi gaituzte. Azken urtean izan diren euskararen aurkako erabakiak, soziolinguistika klusterraren datuek erakusten duten estankamendu zantzua, pantailetan presentzia murritza, euskaraz ikasteko eskubide urraketak... Baina, euskaldunok badugu egoera zailei aurre egiteko sena. Miraria delako euskara gaurdaino bizirik iritsi izana, haizeak beti kontra izan dituenean. Modu bakarrean esplikatu daiteke: euskaldunok hitz egin, idatzi eta inprimatu dugulako; aldeko kontzientzia izan delako; euskara ez dakiten euskaltzaleen bultzada izan duelako; konpromisoagatik. Munduan hizkuntza komunitate gutxiagotu gutxik lortu dute hau.

Euskara galbidera zeraman joera ustez aldaezina itzultzea lortu dugu azken hamarkadetan egindako lanari esker. Baina gaur Euskal Herria berreuskalduntzeko eta euskara normalizatzeko bideak aurrera segiko badu, mehatxu berriak eta beraz erronka berriak ditugu esku artean. Batetik, euskararen eta euskaldunon aurkako erabaki politiko eta juridikoek ez dute etenik. Bestetik, kultur globalizazioaren ozeano zabalean euskararen presentzia lausotzen ari da. Belaunaldi berriok ere euskararen aldeko olatura igotzeko ordua da. Lehenago ere adierazi izan dugu gazteok euskararen aldeko fase berri bati bidea emateko konpromisoa dugula eta hori erakusteko gaude hein batean gaur hemen.

Euskarak aurrera egin dezan, egoerari parez pare begiratu behar diogu: instituzioen eta gizarte zibilaren arteko akordio berria behar du. Herri bultzada berri bat behar du. Aurrera egin behar dugu:

  •  Euskaraz bizi nahia egingarri egiteko. Euskaldun gisa bizi ahal izateko.
  • Euskara normalizatzeko.
  • Hizkuntzen, hizkuntza-komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko.
  • Guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Justizia eta demokrazia auzia delako hau.
  • Euskara herri kohesiorako zuntza izateko.
  • Finean, Euskal Herri euskalduna izateko.

Zinez badakigu asko garela, milaka garela Aturritik Ebrora eta Karrantzatik Barkoxera. Datozen asteetan gure proposamena euskaltzale, euskalgintzako eragile nahiz bestelako eragileekin partekatuko dugu. Norbanakoen atxikimenduak biltzen ere segiko dugu. Azkenik, maiatzaren 21ean 17:30ean Donostian Antiguako tuneletik abiatuko den manifestazioan urrats erraldoia ematera gonbidatzen ditugu euskaldun guztiak eta Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imaginatzen duzuen herritar guztiok. Egin genuen eta berriz egingo dugu!

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 2500!
Con 2500 firmas, es más probable que esta petición sea publicada en los medios de comunicación locales