GOENKALE EZ ITXI

Goenkale telesailak gauza asko irakatsi dizkigu eta irakasten dizkigu denboraldiz denboraldi. Denok dauzkagula arazoak, denok garela inperfektuak, bizitzan aurrera egin behar dela norbait falta ezkero, aukera berriei heldu behar zaiela... Mundu guztiak aipatzen ditu beti Goenkaleren hasierako pertsonaiak. Maria Luisa, Txapas, Jose Mari, Martin.... Bai, haiek bikainak izan ziren, baina meritu asko duen jendea badago. Azken denboraldi hauetan telesailean parte hartutako aktoreek zaharrek baino meritu gehiago dutelako, telesaila eutsi eta ondo eraman duten aktore asko daudelako eta egon direlako azken denboraldietan. Azkenetakoak izan arren, talentu handia duten jendea dago: Maitena Salinas, Naiara Arnedo, Tessa Andonegi, Itziar Ituño, Martxelo Rubio, Kandido Uranga, Maria Cruhiskank, Loreto Mauleon, Amaia Ruiz, Miren Gaztañaga, Ramon Agirre, Asier Hernandez, Nagore Gonzalez, Janire Estebez, Guiomar Puerta, Karmele Aranburu, Mikel Aranburu... Gora Euskal telesail bizi eta erakargarriena! Historio eta ezusteko berriak ekarriko dizkigu seguru hurrengo ataletan.

6 years ago
Shared on Facebook
Tweet