Ez zigortu Kultura

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 500!


Bermeoko Udalak ordenantza berri bat idatzi du eta mugak ipiniko dizkio kulturari. Horrela dakar: "Lokal bakoitzak urtero gehienez 6 ekimen antolatu ahal izango dauz". Zergatik sei? Zergatik mugak ipini kopuruari?

Zaratak edo kalte posibleak mugatzea eta arautzea da gauza bat. Baina, zaratarik eta kalterik sortzen ez badu ekimen batek, zergatik debekatu? Bermeon, herritarrok ez dugu inoiz eskatu "kultur ekimen gutxiago". Kontrara. 

Gainera, kultur ekimenak askotarikoak dira eta ordenantza berriak ez du aniztasuna kontuan hartzen. Denak zaku berean sartzen ditu. Eta ez dira gauza berdina:

  • Hitzaldi bat edo kontzertu bat.
  • Arratsaldez egitea edo gaueko orduetan.
  • Multinazional batek antolatzea edo herriko elkarte batek.
  • Balio sozialak transmititzea edo kontrakoa.
  • Auzokoak hurbil bizitzea edo ez.
  • ...

Zelako Herria gura dugu?
Zelako Kultura gura dugu? 
Sinatu eta lagundu:

1 - Hemen firmatzen dugunok EZ esaten diogu Bermeoko Udalak erredaktatu duen azken ordenantzari. Ez gaude ados. Ez da egokia. Ez da gura duguna ostalaritzarentzat eta herriko kultura mugimenduarentzat.

2 - Eskatzen dugu ordenantza berri bat. Bermeoko ostalari, elkarte, artista eta kulturzaleak kontuan hartuta. Helburu honegaz: herri biziago bat kultur ekimenetan eta errespetu handiena kulturzaleen segurtasunarekin eta auzokoen deskantsurako eskubidearekin.



Hoy: Ekaitz cuenta con tu ayuda

Ekaitz Goienetxea Cereceda necesita tu ayuda con esta petición «Bermeoko Udala: Ez zigortu Kultura». Únete a Ekaitz y 322 personas que ya han firmado.