Andoainek nahi du, Andonik merezi du / Andoain quiere, Andoni lo merece

Andoainek nahi du, Andonik merezi du / Andoain quiere, Andoni lo merece

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 1000!
Con 1000 firmas, es más probable que esta petición aparezca entre las peticiones recomendadas
Cristina Rodriguez Mendicute ha iniciado esta petición dirigida a Andoaingo biztanlegoa y

Apirilaren 28an eta maiatzaren 26an “Demokraziaren festa” bana izan zen Andoainen, hauteskunde bitartez. Biak ala biak, iritzi publikoan argi geratu zenez, garrantzia handikoak. Hauteskunde Orokorretan, eta baita Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere, Andoainen normaltasuna nagusitu da. Andoain maite eta bizi dugun guztiok gara horren kontziente. Ordezkari politikoek ere, adierazpen ezberdinetan, normaltasun egoera hori nabarmendu nahi izan dute.
Bi hauteskundeak alderatzen jarrita, azpimarragarria da maiatzaren 26ko Udal hauteskundeetan alderdi batek eta bereziki hautagai batek jaso duen emaitza. Demokrazia garaiko boto kopuru handiena pilatu du, eta gainerako hautagaiei alde handia atera die. Herriak, demokrazia zuzenaren bitartez, oso epai argia eman die ordezkari politikoei. Gauzak horrela, herritarren mandatua jaso duten hamazazpi zinegotziei eskaera bikoitza egin nahi diegu: herritar gehiengoak adierazi duenari jaramon egitea, eta Andoaingo interesei eustea.
“Demokraziaren festa” ezin da hiru asteetara trukean erabiliko den txanpona bilakatu. Andoain normaltasunaren bidean murgilduta dago, eta andaindarrek oso mezu argia eman dute: Datozen lau urteetako gidaritza hartzeko aukera Andoni Alvarez Leteri dagokio. Datorren ekainaren 15eko kargu hartze ekitaldiari begira, herritarren mandatua bermatzeko beharrezko diren pausuak eman beharko liratekeela uste dugu. Eman diezaiogun aukera bat herritarrek adierazitakoari.

* Sinatzaileak: Garbiñe Huizi, Xabier Sanchez, Ane Amondarain eta Benito Gaztañaga.

----------------------------------------------------------------------------------

El 28 de abril y el 26 de mayo se celebró en Andoain la “Fiesta de la Democracia”, con sendas elecciones celebradas. Ambas citas fueron de suma importancia, tal y como quedó reflejado en la opinión pública. En Andoain la normalidad ha destacado por encima de cualquier circunstancia, tanto en las elecciones generales como en las elecciones municipales y forales. Todas las personas que amamos y vivimos en Andoain somos conscientes de ello. Incluso las y los responsables políticos han querido destacar esa normalidad en sus declaraciones.

Si comparamos las dos citas electorales, es remarcable el resultado que ha obtenido un partido político, y sobre todo, un candidato concreto, en las elecciones del 26 de mayo. Ha reunido el mayor número de votos desde que se instauró la democracia, y les ha sacado una gran diferencia a las demás candidatas. Mediante la democracia directa, el pueblo ha mandado un mensaje claro a los y las responsables políticas. Por lo tanto, queremos realizar una doble petición a los y las 17 concejalas que han recibido el mandato de esa democracia directa: que tengan en cuenta lo expresado por la mayoría de la ciudadanía y mantengan los intereses de Andoain.

“La Fiesta de la Democracia” no puede convertirse en moneda de cambio, a tres semanas de las elecciones. Andoain está dando pasos en la normalización y se ha envíado un mensaje claro: la alcaldía le corresponde a Andoni Alvarez Lete. De cara al acto de toma de posesión del 15 de junio se deberían dar los pasos para garantizar ese mandato expresado por la ciudadanía en las urnas. Debemos dar una oportunidad a lo expresado por la ciudadanía.

* Firmantes: Garbiñe Huizi, Xabier Sanchez, Ane Amondarain y Benito Gaztañaga.

 

0 personas han firmado. ¡Ayuda a conseguir 1000!
Con 1000 firmas, es más probable que esta petición aparezca entre las peticiones recomendadas